From Wikipedia, the free encyclopedia
Nama (lehen namaqua deitua) khoikhoi taldeko herria da, gaur egun 200.000 kide inguru dituena. Nama gehienak erdialdeko Namibian bizi dira, eta gainerakoak, Namaqualand eskualdean. Namera dute hizkuntza, nahiz eta askok afrikaansez ere hitz egin.
Namak | |
---|---|
XX. mendeko namak | |
Biztanleak guztira | |
200.000[1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Namibia Botswana Hegoafrika | |
Hizkuntza | |
Namera | |
Erlijioa | |
Animismo, kristautasun | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Khoikhoi herriak |
XVII. eta XVIII. mendeetan, hereroak ekialdetik egungo Namibiara migratu ziren, eta abeltzain finkatu ziren. XIX. mendearen hasieran, Hegoafrikako nama herria, jadanik su-armak zituztenak, hereroen lurraldeetan sartu ziren, merkatari zuriek eta misiolari alemaniarrek jarraituta. Hasiera batean, namak hereroak mugiarazten hasi ziren, baina geroago, bi herriak elkartu ziren.
XIX. mendearen amaieran, lehenengo kolono europarrak lurralde horretan sartzen eta finkatzen hasi ziren. Damaraland batik bat, kolono alemaniarrek hereroen lurrak lortu zituzten baserriak kokatu nahian. Hori guztia, alemaniar aginte koloniala izan zen. Hego-mendebaldeko Alemaniar Afrika izenpean kolonia bilakatu zen lurralde hori.
Handik gutxira, kolono alemaniarren eta abeltzain hereroen arteko liskarrak hasi ziren, batik bat ura eta lurra hartzeko eskubideen gainean, baita jatorrizko populazioaren diskriminazioarengatik ere.[2] Azkenean, 1904an, hereroak eta namak matxinatu ziren (Hereroen Gerrak). Nahiz eta hasieran arrakasta izan, Alemaniar Inperioak 15.000 gizonekin Lothar von Trotha buru zuen armada bidali zuen. Matxinada itzali zen, baina horren ondorioz 25.000 eta 100.000 herero artean (65.000 ziurrenik), 10.000 bat nama eta 1.749 alemaniar hil ziren.[3][4] Triskantzaren mendeurrenean, Heidemarie Wieczorek-Zeul Alemaniako Garapen eta Kooperazio ministroak barka zitzaten eskatu zuen, alemaniarren izenean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.