Remove ads

Multiprozesaketa bi mikroprozesadore edo gehiagok aldi berean hainbat prozesu egikaritzen duenaren ezaugarriari esaten zaio. Multiprogramazioan mikroprozesadore (PUZ) batekin exekutatzen dira zenbait lan, multiprozesaketan gauza bera baina prozesadore bat baino gehiagorekin. Bi mikroprozesadore edo gehiago dituen ordenagailuari multiprozesadore deritzo.

Sistema eragilea arduratzen da prozesu edo hari desberdinak mikroprozesadore desberdinetan banatzeaz. Ez da lan erraza, modu konkurrentean lan egiteko ez daudelako idatzita programak. Honetarako semaforoak eta antzeko programazio teknikak dituzte sistema eragileek prozesuaren kopia batek makinaren zenbait balio modu esklusiboan idazteko.

Remove ads

Ordenagailu multiprozesadoreen ezaugarriak eta arkitektura

Konputagailu multiprozesadore batek prozesu baten hariak edo prozesu bat baino gehiagotakoak aldi berean exekuta ditzake. Konputagailu multiprozesadoreen diseinua, monoprozesadorekin alderatuz gero, konplexuagoa da; izan ere, aldi berean programa bi exekutatzen direnean baliabide esklusiboen erabilera (memoria esaterako) gatazkatsua izan daiteke. Arazo horiei irtenbidea emateko, arkitektura bi daude:

  • NUMA arkitektura
  • SMP arkitektura

Sistema eragilea arduratzen da prozesu edo hari bakoitza mikroprozesadore batera bideratzeaz. Ez da lan erraza, modu konkurrentean lan egiteko ez daudelako idatzita programak. Horretarako, semaforoak eta antzeko programazio teknikak dituzte sistema eragileek prozesuaren kopia batek makinaren zenbait balio modu esklusiboan idazteko.

Remove ads

Multiprosezaketa motak

  • Multiprosezaketa simetrikoa: prozesadore guztiak funtzio berdinak burutzen dituzte eta memoria nagusi partekatzen dute
  • Multiprosezaketa asimetrikoa: prozesadore batzuk sistema eragilearen atazez arduratzen diren bitartean gainerakoek erabiltzaileen aplikazioak egikatzen dituzte. Prozeadoreak makinaren funtzio desberdinetan espezializatzen dira, honetarako makinak burutu behar duenaren lanen ezagutza sakona izan behar da.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  • Andrew Stuart Tannembaum, Sistemas operativos: diseño e implementación (Operating Systems: Design and Implementation), ISBN 0-13-638677-6

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.

Remove ads