Telekomunikazio-sare batean, mezu bat aldi berean hainbat hartzaileri igortzeko transmisio-teknika From Wikipedia, the free encyclopedia
Multicast edo multidifusioa edo komunikazio helburuanitza, konputagailu-sare batean, aldi berean, igorle bakarretik hainbat hartzailera komunikazioa gauzatzea da, horretarako estrategiarik eraginkorrena erabiliz. Unicast motako komunikazio baten ez bezala kopia bakarra bidaltzen da eta nodo bakoitzean mezua behin bakarrik birbidaltzen da eta kopiak sortzen dira soilik loturak zatitzen direnean.
Multicast komunikazioak talde helburuanitzetan gauzatzen dira. Talde hauetan konputagailu bakoitzak bi helbide ditu: bat unicast, eta multicast bestea. Unicast helbidea konputagailuaren beraren IP helbidea da. Multicast helbidea, aldiz, konputagailuak parte hartzen duen talde helburuanitzaren IP helbidea da.
Talde helburuanitzak edozein tamainakoak izan daitezke eta konputagailuak beren kabuz sartu eta irtetzen dira taldetik, horretarako IGMP protokoloa erabiltzen delarik. Igorleak ez daki nork jasotzen duen berak bidalitakoa, ezta ea inork jasotzen duen ere. Ez dago taldekideen zerrendarik, eta igorleek ez dute zertan taldeko partaide izan behar.
Talde helburuanitzen helbideak D klaseko IP helbideak dira, 224.0.0.0 eta 239.255.255.255 artekoak. Hau da, lehenengo 4 biten balioak 1110 dituztenak.
1 |
1 |
1 |
0 |
helburuanitzeko helbidea |
Helbide hauek helburuko helbide bezala bakarrik erabili daitezke, eta hauetako helbide bakoitzak talde helburuanitz bat identifikatzen du, helbidearekin bidalitako mezua taldeko kide guztiei ailegatuko zaielarik.
J. Kurose, K.W. Ross, Computer Networks, 3rd ed.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.