From Wikipedia, the free encyclopedia
Mukdengo istilua (1931ko irailak 18), Mantxuriako istilua bezala ere ezaguna, Mantxuriako hegoaldean gertatu zen, Mukden (gaur egun Shenyang) hiritik gertu, noiz Mantxuriako hegoaldeko trenbidearen zati bat, japoniar jabetzako konpainia batek kudeatua, dinamitatua izan zen. Japoniako ofizial ultranazionalistek trenbidearen gutxieneko sekzio bat lehertu zuten hiriaren ondoan. Eraso faltsuak Kwantungeko armadak Mantxuriaren okupazioa justifikatzeko balio izan zuen, eta horrek nazioarteko krisi larria eragin zuen.
Mukdengo istilua | |
---|---|
Mota | gatazka incident (en) |
Honen parte da | Japanese invasion of Manchuria (en) |
Data | 1931ko irailaren 18a |
Kokaleku | Shenyang |
Herrialdea | Txinako Errepublika (1912–1949) |
Parte-hartzaileak | |
Kausa | Liutiaohu Incident (en) |
Txinatar eta japoniar gobernuen aurrez aurre zeuden bi nazioen arteko akordioen baliozkotasunean eta haien interpretazioan. Japoniar Estatu Nagusiak, Zhang Xueliangekin negoziatuz, desadostasunak ebaztea posible zela uste zuen arren, Kwantungeko armadako agintariek indarra eta okupazio militarra erabiltzea eskatu zuten. 1931ko udan, txinatarren eta japoniarren arteko talka kopuruak gora egin zuen Mantxurian. Uda amaieran, Txinaren eta Japoniaren arteko alde biko harremanak era arriskugarrian okertu ziren.
1931ko irailak 18ko gauean, ustezko txinatar soldaduek egindako bide-zatiaren leherketak, eta, ondorioz, irailaren gau hartan hasi ziren tropa txinatarren eta japoniarren arteko talkek, hurrengo egunean Mukdengo okupazioa eragin zuten. Bidezko defentsa argudiatuz, Kwantungeko armadako unitate japoniarrak berehala hasi ziren trenbidean zehar hainbat herri okupatzen, eta laster Mantxuria osora hedatu ziren.
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.