From Wikipedia, the free encyclopedia
Mrs. Miniver 1942an William Wylerrek zuzendutako filma da. Bere helburua Bigarren Mundu Gerran propaganda egitea zen.
Londresko uribarrenetan, Tamesis ibaiaren aldean, Starlings etxalekua dago, lorategi handia eta bere kaia eta guzti. Hantxe Mrs. Miniver (Greer Garson), bere estatubatuar-ahoskeradun senar arkitektoa (Walter Pidgeon), familia eta etxe-zerbitzua bizi dira, seme zaharrena (Christopher Severn) unibertsitatean dagoela.
Bigarren Mundu Gerraren hasieran, semea unibertsitatetik itzuli da eta Carol Beldon (Teresa Wright), Lady Beldonen (Dame May Whitty) iloba, ezagutu eta elkar maitemindu dira. Gerra aurrera joan ahala, semeari Royal Air Forcen izateko grina sortuko zaio. Bitartean, senarrak bere ontzia erabiliko du Dunkerkeko ebakuazioan. Mrs. Miniverrek, etxean bakarrik dagoela, pilotu alemaniarra aurkituko du lorategian. Elikatu ondoren, polizia abisatuko du.
Herriaren bonbardaketan Carol hilik suertatzen da. Eliza suntsituaren aurrean, bertokoek bere konpromisoa mantenduko dute gudan garaipena lortzeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.