From Wikipedia, the free encyclopedia
Mouloud Feraoun (Tizi-Hibel, Kabilia, 1913ko martxoaren 8a - Aljer, 1962ko martxoaren 15a) aljeriar idazlea eta irakaslea izan zen. Frantsesez idatzi zuen. Berberiarren eta Kabiliako nekazarien bizimoduari buruzko gauza bitxiak kontatu zituen bere obretan. Kabilian eta Aljeren irakasle izan zen; bizitza osoa irakaskuntzan eta Aljeriaren independentziaren aldeko ahaleginetan eman zuen. O.A.S.ek hil egin zuen. Obrak: Le fils du pauvre (1950, Behartsuaren semea); bertan haurtzaroko gorabeherak kontatzen ditu; La terre et le sang (1953, Lurra eta odola), Les chemins qui montent (1957, Goranzko bideak). Liburu horietan guztietan eta Egunkarian (1962) bere herriko aztura zaharrekiko maitasuna eta bi zibilizazioetan banatuta egoteagatik noraezean zebiltzan herrikideenganako kezka adierazi zuen. Poesia-itzulpenak ere egin zituen, Poésies de Si Mohand (1954, Si Mohand-en poesiak).
Mouloud Feraoun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kabilia, 1913ko martxoaren 8a |
Heriotza | Aljer, 1962ko martxoaren 15a (49 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta maisu/maistra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.