From Wikipedia, the free encyclopedia
Giovanni Angelo Montorsoli (Florentzia, 1507 – 1563ko abuztuaren 31) italiar elizgizon, eskultore eta arkitekto manierista izan zen.
Montorsoli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1507 |
Heriotza | Florentzia, 1563ko abuztuaren 31 (55/56 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta arkitektoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Servite Order (en) |
Montorsoli Michelangeloren estiloko eskultore manieristen ordezkari izan zen, eta Andrea Ferrucci (ziur asko haren irakasle), Silvio Cosini eta Giovanni Rustici artisten hurbilekoa. Behin baino gehiagotan lan egin zuen Michelangelorekin, eta Florentziako San Lorentzo basilikako sakristia berrian San Kosme egin zuen Andre Mariaren ondoan.
Sannazaro poetaren hilobia egin zuen, bestalde, Napoliko Santa Maria del Parto a Mergellina elizarako (1530). Lan horri lasaitasun klasikoa antzematen zaio oraindik ere. Dena dela, Michelangeloren eragina Genoako San Mateo elizako Pietatea (1543) lanean ikus daiteke, eta batez ere, Sizilian egin zituen hainbat iturritan: Fontana di Orione (1553, Messina) eta, gehienbat, Fontana del Nettuno (1557, Messina), Eszilaren buztan bihurriarekin -Berniniren barrokismoaren aitzindari-. Lan ugari eta era askotakoak egin zituen. Ospe handia izan zuen antzinako estatuen berritzaile gisa, eta Laokoonteren zaharberritzea ere agindu zioten. Jaietarako apaingarriak eta hilobiak ere ugari egin zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Montorsoli |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.