From Wikipedia, the free encyclopedia
Mondragón Club de Fútbol edo Arrasateko Futbol Taldea (Mondra deitu ohi zaio) Arrasateko (Gipuzkoa) futbol talde nagusia da. Gipuzkoako talderik zaharrenetakoa da, Irún Football Club (1902), Beasain (1905) eta Errealaren (1909) atzetik laugarrena.[1]
Ezizena(k) | Mondra, Herensugeak eta Dragoiak | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1913 (111 urte) | ||||||||||||||||
Futbol zelaia | Mojategi Arrasate edukiera: 600 lagun inaugurazioa: 2007 | ||||||||||||||||
Presidentea | Xabier Etxeberria | ||||||||||||||||
Liga | Ohorezko Erregionala | ||||||||||||||||
2023-24 | Gorengoen maila, 1.a (igo) | ||||||||||||||||
Webgunea | www.mondragoncf.eus | ||||||||||||||||
|
Taldeak Musakola auzoan kokatuta dagoen Mojategi futbol zelaian jokatzen ditu etxeko partidak.
1910 urtean Madrilgo bi ikasle, Gonzalo eta Laureano Ortiz de Zarate y Elosea, Arrasatera etorri ziren udako oporrak pasatzera. Ama arrasatearra zuten eta Aretxabaleta eta Eskoriatzako bainuetxetan egoten ziren. Atlético Madrilen sorreran egon ziren anai biak, eta Arrasateko kaleetan ere futbolean aritzen ziren. Hauek ikusita, herriko hainbat gaztek 1913an Club Deportivo Mondragón sortu zuten.[2] 1916an ordea taldea desegin zen, orduko langileek hasitako greba baten ondorioz jokalari gabe gelditu eta Etxaluzeko futbol zelaiaren errenta ezin izan baitzuen ordaindu. 1922 urtean taldea birsortu egin zen. 1923 urtean Mahalako zelaia inauguratu zuen. Entrenatzaile ingelesa ere ekarri zuten, Mister Harris izenekoa, 500 pezetatako soldatarekin.[1]
Gerra Zibila pasa ondoren 1942 urtean talde berria sortu zen, Fundación de la Juventud Deportiva de Mondragón izenekoa, eta honek hartu zituen gaur egungo koloreak; morea eta zuria.[1] Gipuzkoako Ohorezko Erregionala hasi eta berehala, 1951ean, Mondra txapelduna izan zen. Sei urte egin zituen jarraian Hirugarren Mailan emaitza onak lortuz gainera, bi aldiz hirugarrena izan baitzen (kontuan hartu behar da bigarren B maila ez zela oraindik existitzen). 1957an jeitsi eta 1962an itzuli zen, berriz ere sei urtetarako eta birritan laugarren eginez gainera. 1965-66 denboraldian gaur egungo izena hartu zuen, Mondragón Club de Fútbol.[2] Azken aro bikaina 1987 eta 1996 artean izan zuen, hirugarren mailan 9 urte jarraian eginez. Ordurako Atxabalpeko futbol zelaian jokatzen zuen, Gesalibar auzoan. 1992-93 denboraldian hirugarrena izan zen eta Bigarren B mailarako igoera fasea jokatu zuen. Utebo, Egüés eta Escobedo izan zituen aurkari eta ligaxkan partida bat irabazi (Escobedori), bi berdindu eta hiru galdu zituen.
1995-96an maila galdu zuen eta ordutik Gipuzkoako Ohorezko Erregionalean aritu da. Diru arazoengatik maila apalean ibili izan da ordutik.
2013an ehungarren urteurrena ospatzeko Errealaren aurka partida jokatu zuen denboraldi aurrean. Nabarmen gelditu zen maila desberdintasuna, Mondra Erregional Preferentean ari baitzen eta Erreala Lehen mailan.[3]
2013-07-12 |
Mondragón CF | 0 – 12 | Real Sociedad | Mojategi, Arrasate |
---|---|---|---|---|
|
|
|
Taldeak badu ereserki ofizial bat. Bere leloak horrela dio:[4]
Dena dela herriko RIP musika taldeak egindako abestia da ezagun bihurtu dena, Liverpool taldeko "You'll never walk alone" ereserkiaren moldaera bat da, ingelesez abesten dena.[5]
2024-25 denboraldia barne:
Denboraldia | # | Maila | Emaitza |
---|---|---|---|
1952-53 | 3 | 3. maila | 5.a |
1953-54 | 3 | 3. maila | 4.a |
1954-55 | 3 | 3. maila | 3.a |
1955-56 | 3 | 3. maila | 3.a |
1956-57 | 3 | 3. maila | 15.a (jeitsi) |
1962-63 | 3 | 3. maila | 4.a |
1963-64 | 3 | 3. maila | 14.a |
1964-65 | 3 | 3. maila | 13.a |
1965-66 | 3 | 3. maila | 4.a |
1966-67 | 3 | 3. maila | 10.a |
1967-68 | 3 | 3. maila | 14.a (jeitsi) |
1983-84 | 4 | 3. maila | 19.a (jeitsi) |
1987-88 | 4 | 3. maila | 10.a |
1988-89 | 4 | 3. maila | 9.a |
1989-90 | 4 | 3. maila | 8.a |
1990-91 | 4 | 3. maila | 11.a |
1991-92 | 4 | 3. maila | 12.a |
1992-93 | 4 | 3. maila | 3.a |
1993-94 | 4 | 3. maila | 10.a |
1994-95 | 4 | 3. maila | 11.a |
1995-96 | 4 | 3. maila | 18.a (jeitsi) |
Denboraldia | # | Maila | Postua |
---|---|---|---|
2004-05 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 9.a |
2005-06 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 10.a |
2006-07 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 7.a |
2007-08 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 7.a |
2008-09 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 11.a |
2009-10 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 6.a |
2010-11 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 11.a |
2011-12 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 15.a |
2012-13 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 15.a |
2013-14 | 6 | Erregional Preferentea | 7.a |
2014-15 | 6 | Erregional Preferentea | 3.a |
2015-16 | 6 | Erregional Preferentea | 2.a |
2016-17 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 7.a |
2017-18 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 7.a |
2018-19 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 4.a |
2019-20 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 13.a |
2020-21 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 8.a/- |
2021-22 | 6 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 6.a |
2022-23 | 6 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 18.a (jeitsi) |
2023-24 | 7 | Gorengoen maila | 1.a (igo) |
2024-25 | 6 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala |
1987an Emakumezkoen taldea sortu zuen klubak, Euskal Herri mailan aurrenekotakoa izan zen. 2017an Arizmendi Futbol Taldeak (Arrasate-Aretxabaleta) Euskal Ligara igotzea lortu zuen eta denboraldi berrirako Aretxabaleta Kirol Elkarteak eta Arrasateko Futbol Taldeak bat egin zuten proiektuarekin. Horrela sortu zen Leintz Arizmendi Futbol Taldea.[6] 2017-18 denboraldian taularen erdialdean gelditu bazen ere uko egin zion mailari.[7]
2023 artean izan zen Leintz Arizmendi taldearen parte. Orduan berriz ere bakarkako bideari ekitea erabaki zuen.[8]
Leintz Arizmendi | ||
---|---|---|
Urtea | Maila | Postua |
2017-18 | Euskal Liga | 10.a |
2018-19 | Gipuzkoako Erregionala | 4.a |
2019-20 | Gipuzkoako Erregionala | 1.a (igo) |
2020-21 | Euskal Liga | erretiratua |
2021-22 | Gipuzkoako Erregionala | 5.a |
2022-23 | Gipuzkoako Erregionala | 7.a |
Mondragón CF | ||
2023-24 | ez | |
2024-25 | Gipuzkoako Gorengoen maila |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.