Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Monaghan konderria (gaeleraz Contae Mhuineacháin) Irlandako iparraldean dago kokatuta, Ulsterreko probintzian. Irlandaren banaketan Ipar Irlandan ez sartzea erabaki zuen hiru konderrietako bat izan zen. 1.294 km2-ko azalera dauka eta 60.483 biztanle zituen 2011an. Monaghan/Muineachán dauka hiriburu eta hiri nagusia.
Monaghan konderria | |||
---|---|---|---|
Irlandako Errepublika | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika | ||
Province of Ireland | Ulster | ||
ISO 3166-2 | IE-MN | ||
Hiriburua | Monaghan | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 54°14′38″N 7°02′24″W | ||
Azalera | 1.295 km² | ||
Mugakideak | Cavan konderria, Loutheko konderria, Armagheko konderria, Tyroneko konderria, Fermanagheko konderria eta Ipar Irlanda | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 60.483 (2011) | ||
Dentsitatea | 46,71 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Matrikula | MN | ||
monaghan.ie |
Ingurune muinotsua da, mendiek 200 metrotik gora justu igotzen badute ere. Sliabh Beagh eta Mullyash mendiak dira konderria zeharkatzen dutenak. Lurraldea baso zabalez estalia dago, hala nola Dantrey Forest, Rossmore Forest eta Dún na Rí Forest. Egurgintza dela eta, koniferoak dira zuhaitzen gehiengoa eta bertako landaretza nabarmen murrizturik aurkitzen da.
Aintzirak ere ugariak dira konderrian, aipagarriena Lough Egish aintzira.
1585 urtean Irlandako lord diputatua zen Sir John Perrot ingelesa inguruko irlandar jauntxoekin. Ulsterra konderrietan banatzea erabaki zuten eta Airgíalla Erresumako lurrak McMahon leinuarentzako izango zirela erabaki zuten. 1603an irlandar jauntxoek Ulsterra galdu zutenean konderri honetan ez zen kolonizaziorik gertatu, baina 1641eko Irlandar matxinadan porrot egiterakoan eskoziar eta britainiarrak ekarri zituzten lurren jabe bihurtzeko.
1920an Ulsterreko konderri guztiek bozketa egin zuten eta Monaghanek Ipar Irlanda beharrean Irlandako Errepublika osatzea erabaki zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.