euskal abeslaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Patrick Mixelena, batez ere Mixu goitizenez ezaguna, (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1970 - Baiona, Lapurdi, 2009ko urtarrilaren 2a[1]) euskal abeslaria zen.
Patrick Mixelena | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Ezizenak | Mixu Mustafa | |
Jaioterria | Donibane Lohizune | |
Jaiotza data | 1970 | |
Heriotza herria | Baiona | |
Heriotza data | 2009ko urtarrilaren 2a | |
Musika mota | rock, ska | |
Webgunea | http://www.sustraia.fr/ |
Donibane Lohizunen jaio eta Urruñan bizi izan zen. Familia senpertarra zuen amaren aldetik, Matxin Irabola bertsolariaren birriloba zen eta lotura handia atxiki izan zuen Senpererekin[2].
1986an Xabaltxekin Ipar Haize pop-folk taldea sortu zuen eta 1989an taldean desegin zuten.[3] 1990ean Izan musika taldearekin hasi zen eta bi urtez egon zen han. Urruñako Kuxkuxtu txarangan aritu zen ere zortzi urtez. Hala ere, Sustraia taldearekin izan zuen arrakasta gehien.[4] 1992an sortua, Mustafa kantak arrakasta handia izan zuen eta horren ondorioz, hainbat urtetan Mustafa goitizenez deitu izan zioten Mixuri.
2007an diskoa atera zuen bakarlari gisa.[5] Urte berean MMX proiektua sortu zuen Maialen Errotabehere ezpeletarra eta Xabaltx zuraidarrarekin batera. Hego Amerikan zehar bira egin zuten.[3]
2009ko urtarrilaren 2an Aviron Bayonnais/Castres partidaren hasieran, Mixuk Avironen maskotarekin batera Aviron Bayonnais errugbi taldearen Peña Baiona ereserkia kantatzeko ardura zuen. Kantatu zuen eta handik gutxira bihotzekoak jota hil zen.[1] Bi semeren aita zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.