From Wikipedia, the free encyclopedia
Misoa (japonieraz: みそ edo 味噌 ) japoniar janari bat da, hartzitutako ore itxura duena, proteinaz aberatsa, zapore sarkorrekoa eta oso gazia. Misoa ekoizteko teknikak Txinatik eraman ziren duela 1300 urte inguru[1]. Hori argia edo arre iluna izan daiteke eta intxaur-gurinaren ukia du.
Hauek dira osagaiak:
Onddoak hartzidura prozesu bat eragiten du, miso motaren arabera aste batzuk edo hiru urte iraun dezakeena.
Zaporea, aroma, ukia eta itxura urtaroaren eta eskualdearen araberakoa da. Zapore desberdinak eragiten duten beste faktore batzuk hartziduraren tenperatura eta iraupena, gatz kopurua eta kōjikin mota dira. Ohikoenak hauek dira:
Nahiz eta zuria eta gorria (shiromiso and akamiso) ohikoen motak izan, Japoniako eskualdearen arabera bata, bestea ala beste batzuk erailtzen dira gehiago. Ekialdeko Kanto eskualdean (Tokio barne), akamiso arrekara nahiago dute, mendebaldeko Kansai eskualdean ordea (Osaka, Kioto eta Kobe barne) shiromiso finagoa. Tokai eskualdean hatschomiso da ohikoena.
Miso orea janari gazia da eta era askotara prestatu daiteke:
Erabiltzen oso erraza da, gehienetan orea gehitzea baino ez baita behar. Askotan gatza ordezkatzeko erabiltzen da.
Miso orea hotzean gorde behar da, ahal bada ontzi hermetiko batean eta hozkailuan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.