From Wikipedia, the free encyclopedia
Mikel I.a Errusiakoa (Mikhail Fiodorovitx Romanov; errusieraz: Михаи́л Фёдорович Рома́нов; 1596 – 1645eko uztailaren 23a) Romanov etxeko Errusiako lehen tsarra izan zen.
Mikel I.a Errusiakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1613ko martxoaren 27a - 1645 ← Ladislao IV.a Vasa - Alexis I.a Errusiakoa →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Mosku, 1596ko uztailaren 12a (juliotar egutegia) | ||||
Herrialdea | Errusiar Tsarerria | ||||
Heriotza | Mosku, 1645eko uztailaren 13a (juliotar egutegia) (49 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Cathedral of the Archangel (en) Mosku | ||||
Familia | |||||
Aita | Filaret aitalehena | ||||
Ama | Xenia Shestova | ||||
Ezkontidea(k) | Maria Dolgorukova (en) (1624, 1624ko irailaren 19a - 1625) Eudoxia Streshneva (en) (1626ko otsailaren 5a (juliotar egutegia), 1626ko otsailaren 15a - 1645eko uztailaren 13a (juliotar egutegia)) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | |||||
Leinua | Romanov dinastia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | monarka | ||||
Lantokia(k) | Mosku | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa | ||||
Jatorri kosakoa zuen Fiodor Nikititx Romanov boiardoaren (aurrerago Filaret aitalehena izenarekin ezagun egingo zena) semea zen, Basilio IV.aren ondorengo izan zen, eta Errusiako tronuan sartu zen Romanov familiako lehen kidea izan zen.
1613an, aho batez hautatu zuten tsar Zemski Sobor izeneko parlamentuko kideek. Uztailean koroatu zuten.
Suediarren eta poloniarren inbasioek eta Denboraldi Iskanbilatsua deitutakoaren barne-erreboltek suntsitutako herrialde batean hasi zuen agintaldia. Baina poliki-poliki, eta bere ahaideen eta aita indartsuaren laguntzarekin lortu zuen ordena ezartzea eta kanpoko inbasioei eustea. 1634an, gatazka errusiar-poloniarrari amaiera eman zion, eta Poloniako Vladislav IV.a Vasak Errusiako tronuari uko egitea lortu zuen. Estatuaren berrindartzearekin jarraituz, 1617an, Suediarekin Stolbovoko Ituna sinatu zuen.
Deulinoko Bakearen emaitzarik garrantzitsuena tsarraren aita erbestetik itzultzea izan zen, eta aitak hartu zuen agintea 1633an hil zen arte. Mikel I.ak mendeko jarrera zuen erabat.
Mikel tsarrak hankan zauria izan zuen (gazte zela izandako istripu baten ondorioz), eta horregatik azken urteetan ez zen ibiltzeko gauza.
Bi aldiz ezkondu zen, eta bigarren emaztearekin 10 seme-alaba izan zituen. Bere alabetako bat, Irene Errusiakoa, Kristian IV.a Danimarkakoaren seme batekin ezkontzeko ahaleginetan ibili zen, baina ez zuen arrakastarik izan. Gertaera horrekin zeharo nahigabetua, 1645eko uztailean hil zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikel I.a Errusiakoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.