From Wikipedia, the free encyclopedia
Metaltasuna, elektronegatibitate ere deitua, astrofisikako kontzeptu bat da, izarrek barnean duten elementu metalikoen ugaritasuna adierazten duena. Astrofisikan elementu metalikoa helioa baino astunagoa den edozein elementu da, nahiz eta taula periodikoan elementu metaliko gisa agertu ez. Adibidez, karbono, oxigeno eta nitrogeno asko duten izarrak "metaltasun handikoak" direla esaten da, hiru elementu horiek taula periodikoan ez-metalak izan arren.
Espektroskopia erabiliz erraz neur daiteke izarretako elementu metalikoen ugaritasuna (ohiko zentzuan). Izarretako elementu metalikoen ugaritasuna beste elementu ez-metaliko arinago batzuen ugaritasunari lotuta dagoenez, hedaduraz, azken horiei ere "metal" esaten zaie.
Helioa baino elementu astunagoen proportzioa denborarekin handituz doanez, izar baten metaltasunak izarraren adinari buruzko informazioa ematen digu, eta bere galaxiaren barruan zein lekutan dagoen ere bai. Esne Bidearen kasuan, metaltasuna jaitsiz doa galaxiaren erdialdetik aldendu ahala.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.