politikari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Martine Aubry (Paris, 1950eko abuztuaren 8a) frantses politikari sozialdemokrata da, Alderdi Sozialistako burua.
1981ean, Laneko ministroaren kabineteko zuzendaria izan zen, lan-eskubideak berritzeko legeak ikuskatzeko arduraz. 1983an, Gizarte Gaietako ministro zen Pierre Bérégovoyren kabineteko buru izan zen. Handik urtebetera, lan-harremanetako zuzendari izendatu zuten. Urte horietan, enpresa-mundua ezagutu zuen, eta Pechiney etxeko zuzendari nagusiaren kargua eskuratu zuen 1989an. Bi urte besterik ez zituen eman kargu horretan, Édith Cressonek Laneko ministro izendatu zuen arte (1991ko maiatzaren 16an). 1993an, eskuindarren porrotaren ondoren, FACE Baztertzearen Kontra Jarduteko Fundazioa sortu zuen, gizarte-mailen arteko desberdintasunen kontra lan egiteko. 1995ean, Mauroyren zerrendako bigarren aurkeztu zen udal-hauteskundeetan. Lionel Jospin Alderdi Sozialistako buru jarri zenean, bulego nazionalera deitu zuen Aubry. 1997an, Nord departamenduko bosgarren barrutiko diputatu hautatu zuten, baina ordezkoari utzi zion lekua, gobernura itzultzeko. 1997an, Jospinen Gobernuko Lan Ministerioko buru izan zen. 2001ean, Lilleko alkate eta Lilleko Pasteur Institutuko lehendakari izendatu zuten, eta, 2008an, Alderdi Sozialistako idazkari nagusi. 2012ko hausteskundeei begira, François Hollanderi eman zion babes osoa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martine Aubry |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.