aktore estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Martha Scott ( Martha Ellen Scott : Jamesport, Missouri, 1912ko irailaren 22a - Van Nuys, Kalifornia , 2003ko maiatzaren 28a ) aktore estatubatuarra izan zen .
Martha Scott | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Martha Ellen Scott |
Jaiotza | Jamesport, 1912ko irailaren 22a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Van Nuys (en) , 2003ko maiatzaren 28a (90 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mel Powell 1998) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigango Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Batxilergoan aktore jarduteko interesa piztu zitzaion. Chicagoko Century of Progress World's Fair antzokian Globe Theatre Troupe" taldearekin Shakespeareren antzezlan labur bat antzeztu zuen 1933 eta 1934 bitartean.
Scott ustekabean New Yorkera bidaiatu zuen, eta Emily Webb pertsonaia antzezteko aukeraketa-probetara aurkeztu zen, Thornton Wilderren Our Townl lanean oinarritutako filmean parte hartzeko hain zuzen. 1938an egin zuen debuta ekoizpen horrekin, eta aktore onenaren Oscar sarietarako izendapena lortu zuen bere interpretazio txalotuagatik. Scott William Holdenekin batera aritu zen, zeinek George Gibbs pertsonaia antzeztu zuen.
Marthak ez zuen hala ere halako arrakasta lortu, nahiz eta hainbat film garrantzitsutan parte hartu zuen: The Howards of Virginia, The Desperate Hours, The Ten Commandments, Ben-Hur, Airport 1975 eta The Turning Point. Scottek hiru aldiz lan egin zuen Charlton Heston aktorearekin: The Ten Commandments ( 1956 ) eta Ben-Hur ( 1959 ) filmetan haren amarena egiten zuen, eta Airport 1975 pelikulan arrebarena.
1968an Marta Scottek, Henry Fondak eta Robert Ryanek "The Plumstead Playhouse" izeneko antzerki ekoiztetxea sortu zuten. Geroago Plumstead Theatre Company sortu zuen eta Los Angelesera ( Kalifornia) joan zen bizitzera. Konpainia honek film garrantzitsuak ekoitzi zituen.
Bere azken produkzioa, Twelve Angry Men, Henry Fondak antzeztu zuen Hollywoodeko antzokian, Kalifornian.
Carlton Alsop zinema eta irrati ekoizlearekin ezkondu zen 1940an. Bigarrenez Mel Powell musikari, konpositore eta unibertsitateko irakaslearekin ezkondu zen 1946an eta lotura horrek 52 urte iraun zuen, 1998an Powell hil zen arte. Bi alaba izan zituzten, Mary eta Kathleen Powell.
Martha Scott arrazoi naturalengatik hil zen 2003ko maiatzaren 28an Van Nuysen (Kalifornia), 90 urte zituela, eta Mel Powell senarrarekin batera lurperatuta dago. Hollywoodeko Ospearen Pasealekuko izar bat Martha Scotti eskaini zaio, Fonda Theatrearen ondoan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.