From Wikipedia, the free encyclopedia
Marta Rodríguez Fouz (Coruña, 1972ko urtarrilaren 28a) soziologoa, unibertsitateko irakaslea, ikertzailea eta futbolaria da.
Marta Rodríguez Fouz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Coruña, 1972ko urtarrilaren 28a (52 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Nafarroako Unibertsitate Publikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2020ko irailaren 8a - |
Coruñan jaio zen eta lau urte zituela Eibarrera lekualdatu zen familia, aitari ALFA enpresaren Coruñako sukurtsaletik Eibarkora lan egitera etortzea proposatu ziotenean. Amaña auzoan bizi izaten jarri ziren.[1]
Enpresak langileen seme-alabentzat eskaintzen zuen ALFA ikastetxean burutu zituen lehen mailako ikasketak, Batxilergoa ere herrian bertan egin zuen eta hura amaituta Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioako kanpusean, Komunikazio Zientziak ikasteari ekin zion, publizitateko adarretik lizentziatuz. Soziologian masterra egin zuen gero bertan.[1]
2000. urtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan, UPNAn, Doktoradutza egin zuen Soziologiako adarretik. "Solidaridad y memoria: de la subjetividad colectiva en Jürgen Habermas" izenburupeko doktore-tesiarekin, zein Eusko Jaurlaritzaren bekaduna izan zen doktoratu aurreko eta ondorengo programetan.[2]
Nafarroako Unibertsitatean dihardu irakasle lanetan eta bertan hainbat kargu bete ditu: besteak beste, Aldaketa Dinamiketako Masterraren Idazkari akademikoa, Soziologia Aplikatuko Graduko Dekanordea eta beronen Kalitate arduraduna, Soziologia eta Gizarte-Lan saileko Zuzendariordea...[2]
I-Communitas ikerketa-institutuko ikertzailea da. Firenzeko Università degli Studi-n, Salvador de Madariaga programak finantzatutako ikerketa-egonaldia burutu zuen. Indarkeria kolektiboaren legitimazio-arazoetan eta haren presentzia historiko eta sozialean oinarritzen da bere ikerketa ildoa. Gai horri buruzko lan ugari argitaratu ditu nazioarteko eta hedapen nazionaleko aldizkarietan zein liburu kolektiboetan.[2]
Habermas, Mannheim, Kierkegaard eta Ortega y Gasset bezalako pentsalariak hizpide hartuta, memoria historikoaren gainean hausnartzen du bere lanetan, biolentzia politikoaz edota Euskal Herriko egoeraz terrorismoaren aurrean.[3]
Neskatoa zela erakutsi zituen jada futbolerako zaletasuna eta dohaiak zelaigunean. Erdilari postuan, Eibarko Urki talde femeninoan ekin zion lehenengo eta gerora Eibartarrak[4] eta Eibar taldeetan. 37 urte bete arte jarraitu zuen talde armaginari lotuta.[5] Ana Rodríguez Fouz ahizpa talde bereko futbolaria eta gerora entrenatzailea izan zen; Ander Rodríguez Cercadillo iloba futbol jokalaria da, erdilaria hau ere.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.