From Wikipedia, the free encyclopedia
Mars Express Europako Espazio Agentziaren Marteren esplorazio misio bat eta lehen planetarteko europar misioa da. "Express" izena ontzia diseinatu eta eraikia izan zen abiaduragatik jasotzen du.
Mars Express | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Astrium (en) eta Alenia Aeronautica (en) |
Historia | |
Orbit insertion | 2003ko abenduaren 25a - |
Orbital activity | 2004ko urtarrila - |
Espazio jaurtiketa | 2003ko ekainaren 2a |
Kudeatzailea | Europako Espazio Agentzia |
Masa | 1.223 kg, 796 kg, 427 kg eta 71 kg |
Propulsatzailea | spacecraft solar array (en) (2) S400 (en) |
Mars Express bi zatik osatzen dute, Mars Express Orbiter eta Beagle 2, Marteren lurrazalean bertan exobiologia eta geokimika ikertzeko diseinatutako lurreratzailea. Beagle 2ak huts egin zuen Marteren lurrazalean lur hartzen saiatzean, baina orbitatzailea, ordutik ikerketa zientifikoak behar bezala egiten aritu da. Beaglek Marteren iraganean organismoen balizko bizitzari buruzko informazioa emango zuen.
Ontziaren tresnetako batzuk, kamera eta espektrometroren bat 1996ko Marsnik 96 huts egindako errusiar misiotik heredatutakoak dira. Gainontzeko tresnak et Plataforma europar diseinuak dira. Era berean, oinarrizko diseinua Rosetta ontzian oinarrituta dago. Diseinuaren fidagarritasun eta moldakortasuna kontutan hartuta, Venus Express zundarentzat ere erabili zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.