From Wikipedia, the free encyclopedia
William Mark Felt Sr., Eztarri Sakona (Twin Falls, Idaho, 1913ko abuztuaren 17a - Santa Rosa, 2008ko abenduaren 18a) estatubatuar FBIko kide eta barneko salatzailea izan zen.
Mark Felt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Twin Falls, 1913ko abuztuaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Santa Rosa, 2008ko abenduaren 18a (95 urte) |
Heriotza modua | : congestive heart failure (en) |
Familia | |
Aita | Mark Earl Felt |
Hezkuntza | |
Heziketa | Idahoko Unibertsitatea George Washington University (en) Twin Falls High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua, Barneko salatzailea, politikaria eta legelaria |
Enplegatzailea(k) | Federal Bureau of Investigation |
Izengoitia(k) | Deep Throat |
1941ean sartu zen FBIn lanean. Bigarren Mundu Gerran kontraespioitza sailean lan egin zuen. Gero Seattle, Washington eta Los Angelesera bidali zuten. 1956an Salt Lake Cityra transferitu zuten, eta han krimen antolatuaren aurkako borrokan parte hartu zuen. 1962an Washingtonera itzuli zen eta erakundean gora egin zuen.
1971n zuzendariorde elkartu izendatu zuten. Garai honetan Weather Underground talde terrorista ikertu zuen. 1972an J. Edgar Hoover hil ondoren Felt zuzendari elkartu izendatu zuten, FBIko bigarren kargu garrantzitsuena.
Watergate eskandaluari buruzko informazioa Bob Woodward eta Carl Bernstein The Washington Post-eko kazetariei eman zien pertsona izan zen. Bere nortasuna isilpean gorde zen "Eztarri Sakona" ezizenarekin 2005 arte. Urte horretan Vanity Fair aldizkariari bere izena eman zion.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.