Marie Joséphine Nicolas, Marie Nicholas edo Marie Joséphine Drapier (Villers-Cotterets, Frantzia, 1846ko uztailaren 25a, - Paris, 1903ko azaroaren 7a) frantziar margolaria izan zen.[1]
Marie Joséphine Nicolas | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Villers-Cotterêts, 1845eko uztailaren 25a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | 1903 (57/58 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Biografia
Marie Joséphine Nicolas Villers-Cotterêts-en jaio zen, Aisnen, Pierre-Joseph Nicolas, funtzionario frantsesa eta Marie Nivelet-en alaba izan zen[2]
Levasseur eta Charles Chaplinen ikaslea izan zen. Bere erretratuengatik eta genero eszenengatik da ezaguna, baina liburuetarako paisaiak eta ilustrazioak ere egin zituen [3] 1867an Parisko Aretoan jarri zuen lehen erakusketa.Urtero parte hartu zuen bertan, 1898ra arte [1] Bere lanez gain, eraikin publikoetarako margolanen kopiak egin zituen. Horrela, Orleanseko Sainte-Croix katedralean dagoen La Prédication de Saint Paul à Ephèse (San Pabloren predikazioa Efeson) mihisea egin zuen Eustache Le Sueurren margolan baten ondoren [3] .
1871ko irailaren 25ean ezkondu zen Antoine Drapier Parisko funtzionarioarekin. 1875ean seme izan zuten: Pierre Charles André Drapier [2]
Hil ondoren, bere semeak bere estudioko funtsak Alexandre Dumas Museoari eman zizkion, bere jaioterriko museoari,[3] [2]Haren autoerretratua eta gurasoen erretratuak aurki daitezke. Père Ricard -en (1882) margolana 1905eko Women Painters of the World (Munduko emakume pintoreak) liburuan sartu zen [4] .
Lanak
- Curiosité, 1867
- Portrait de Pierre-Joseph Nicolas, 1870
- Portrait de Marie Nicolas, née Nivelet, 1870
- Autoportrait, 1871
- Le goûter, 1872
- Portrait de Madame N...., 1873
- Avant la parade, 1874
- Soubrette Louis XV (ou Soubrette Louis XVI), 1878
- Qui vivra verra, 1882 (aquarelle)[5].
- Une pensionnaire des Dames Zélatrices, 1886
- L’homme au cigare (ou Portrait d'Antonin Drapier), 1890
- Rue Saint Denis, lieu-dit "La Folie" à Villers-sur-Fère (Aisne), 1890
- Intérieur de ferme
- Intérieur - cuisine de campagne
- Maison dans une cour
- Les petits amours
- La blonde couronnée
- Portrait de Monsieur Drapier fils
- Départ pour l'école
- Jeune fille brune
- Jeune femme à l'ombrelle
- Jeux d'enfants
- Maternité
Sainte-Croix katedrala, Orleans:
- Efesoko San Pauloren predikua , Eustache Le Sueurren obra baten ondoren egindako margolana, 2012an zaharberritua [3] , [6] .
- Qui vivra verra, 1880, huile sur toile
Kokapen ezezaguna :
- Jeune Bretonne et sa poupée (Bretoi gaztea eta bere panpina), 1889 [7]
- Aita Ricard, 1882, bilduma partikularra
- Marie Joséphine Nicolasen lanak
- Alexandre Dumas Museoa
- Haur jolasak, Alexandre Dumas Museoa
- Aita Ricard (1882), Bilduma partikularra
- Little Loves, Alexandre Dumas Museoa
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.