Margolari mexikarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Guadalupe Moncada Berrio (Puebla de los Angeles, Mexiko, 1772ko martxoaren 7a - Mexiko Hiria, 1840ko irailaren 4a) margolari mexikarra izan zen.
Maria Guadalupe Moncada Berrio | |||
---|---|---|---|
1797 - - Juan de Urruela (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Petra María de Guadalupe Tomasa de Moncada y Berrio | ||
Jaiotza | Puebla, 1772ko martxoaren 7a | ||
Herrialdea | Espainia 1822) Mexiko (1822 - | ||
Heriotza | Mexiko Hiria, 1840ko irailaren 4a (68 urte) | ||
Familia | |||
Ama | Mariana de Berrio y de la Campa-Cos | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria | ||
Enplegatzailea(k) | Academy of San Carlos (en) |
Valparaisoko San Mateoko kondeen jauregian jaio zen, Espainia Berriko familia aberatsenetako batean[1]. San Romango markesarekin ezkondu zen arte, Maria Guadalupe Foro de Valparaiso hirian bizi izan zen[2].
Mexikoko historian margolanak sinatu zituela ezagutzen den lehen emakumea da. 1798 urtean margotutako Guadalupeko Amaren irudia da sinatutako lehen obra hau.
Margolariaren pintura gutxi batzuk baino ez dira ezagutzen, eta horietatik sinatutakoak bi baino ez.
Real Academia de San Carlos delako erakundean, lehen emakume akademikoa izan zen, eta baita erakunde honetako pintura ataleko zuzendaria ere[3]. Izendapen honek zeresan handia sortu zuen, kargu hau emakume batek bete zuelako. [2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.