idazle espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Dolores Fernández Prados (Santander, (?) - Bilbo, 2008) XX.mendearen bigarren erdian nobela asko idatzi zituen Juan Antonio Alvarado ezizenarekin. Baita sukaldaritzari buruzko liburuak argitaratu zituen. Nahiz eta oso idazle prolifikoa izan Bilboko giro literarioetan ez zen batere ezaguna. Gaztelaniaz idazten zuen, bereziki gazteei zuzendutako liburuak edo maitasunezko nobelak. 2012an Bilboko Astarloa liburudenda idazlearen liburutegia eta artxiboa Bizkaiko Foru Aldundiari eman zizkion, tartean argitaratu gabeko eskuizkribu batzuk.[1]
Maria Dolores Fernández Prados | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santander, ? |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bilbo, 2008 |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Izengoitia(k) | Juan Antonio Alvarado |
Oso datu gutxi ezagutzen dira idazle honi buruz. Oso gaztea zenean Bilbora etorri zen bizitzera. 40.tik eta 60.ra harmakadara nobela asko idatzi zituen, ia guztiak gizonezko ezizen batez, Juan Antonio Alvarado. Bere liburu gehienak Escelier argitaletxean agertu ziren, bereziki "Biblioteca de Lecturas Ejemplares" (Irakurketa eredugarrien liburutegia) zelakoan. Kaletik hurrun bizi izan zen beti, Gardoki kaleko atiko batean.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.