From Wikipedia, the free encyclopedia
María Vallet-Regí (Las Palmas, Kanaria Handikoa, 1946ko apirilaren 19a) Kimika ez-organikoko ikertzailea eta irakaslea da eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Farmazia Fakultateko Kimika ez-organiko eta Bioinorganikoen Saileko zuzendaria.[1]
María Vallet Regí | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Las Palmas Kanaria Handikoa, 1946ko apirilaren 19a (78 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kimikaria eta farmazialaria | ||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Academy of Engineering of Spain (en) Farmaziako Errege Akademia |
1974an zientzia kimikoetan doktoregoa lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. 1990ean Kimika ez-organikoko irakasle izendatu zuten eta aipatutako unibertsitateko Farmazia Fakultateko Kimika Ezorganiko eta Bioinorganikoen Saileko zuzendaria.
1994an Ingeniaritzako Errege Akademiako akademiko izendatu zuten [2] eta 2011n Farmazia Errege Akademia Nazionalean .[3]
Ikerketa zabala egin zuen, ISI of Knowledge Webgunean bildutako 550 argitalpen zientifiko baino gehiagotan islatua, gehienetan kimika eta materialen zientzia arloetan. ISIren arabera, azken bi hamarkadetan Materialen Zientzian aipamen gehien izan duen espainiarra da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.