Irakasle eta hezitzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
María Teresa Josefina Janicki (Frantzia, XIX. mendea) Uruguain bizi izan zen maistra eta irakasle frantziarra izan zen. Uruguaiko profesional ospetsuen ama izan zen: Paulina Luisi, Clotilde Luisi, Luisa Luisi eta Inés Luisi.
Frantzian erbesteratutako poloniarren alaba izan zen. Lyongo hezkuntza-institutu bateko ikuskatzailea eta emakumeen hezkuntza laikoa eta boto-eskubidea defendatzen zuen emakume-talde bateko kidea zen. 1880an borroka horrek lorpen bat izango zuen: eskolako zuzendariak eta ikuskatzaile nagusiak hautesle izan zitezkeen Instrukzio Publikoaren Kontseilu Nagusiko karguetan, eta hautesle eta hautatuak izan zitezkeen Instrukzio Publikoaren Sailetako Kontseiluetako karguetarako.[1]
1870ean, Angel Luisi Pisano italiarra ezagutu zuen, eta harekin ezkondu ondoren, Frantzia utzi eta Colónen (Entre Ríos, Argentina) kokatu zen 1872an. Ondoren, 1878an, Uruguaiko Paysandú herrira joan ziren.[1]
Luisi Janicki senar-emazteak hezkuntzako alderdi guztietan aritu ziren, eta ideia pedagogiko berriei buruzko ezagutzak eman zituzten, askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna garatzeko funtsezko bultzada gisa. Josefinak, Paysandú-n, haurtzaindegia zuen lehen eskola antolatu zuen Uruguain 1885ean.[2]
Bere alabek irakasle-ikasketak egin zituzten eta horietako hiruk unibertsitate-ikasketekin jarraitu zuten. Paulina izan zen Uruguaiko lehen emakume medikoa, Clotilde lehen emakume abokatua eta Inés ere medikuntzan doktorea izan zen. Luisa hezitzailea eta poeta izan zen. Ángel nekazaritzako teknikaria izan zen eta Héctor, kontralmirantea (eta Héctor Luisi politikari eta diplomatikoaren aita).[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.