From Wikipedia, the free encyclopedia
María Salvo Iborra (Sabadell, Katalunia, 1920ko maiatzaren 27a - Bartzelona, 2020ko azaroaren 16a) frankismo garaiko errepresioaren biktima izan zen ekintzaile antifrankista.[1]
María Salvo Iborra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Salvo Iborra |
Jaiotza | Sabadell, 1920ko maiatzaren 27a |
Herrialdea | Katalunia |
Bizilekua | Sabadell |
Heriotza | Bartzelona, 2020ko azaroaren 16a (100 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | sindikalista, politikaria eta aktibista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Gazteria Sozialista Bateratuak Unión General de Trabajadores |
Mugimendua | Kataluniako Ezker Errepublikanoa |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Errepresio frankista Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Kataluniako Alderdi Sozialista Batua Barcelona en Comú |
Mariaren aita lan mugimenduetan parte hartu zuen zurgina izan zen, baina ez zuen inongo alderdi politiko edo sindikatuetan parte hartu. Bere ama etxekoandrea zen, katoliko praktikantea eta analfabetoa. Zazpi urte zituenean, familia Bartzelonako Les Corts auzora joan zen bizitzera. Hamahiru urterekin eskola amaitutzat utzi eta zaintzaile lanetan aritu zen bizi ziren eraikinean. Geroago jostun eta lizatzaile jardun zuen. 1935ean Esquerra Republicanako kultur etxeetara joaten hasi zen, baina bere anaia nagusiaren neska-lagunaren eraginez, azkenean Kataluniako Gazte Sozialista Bateratuetan sartu zen (JSUC). [2]
1936ko uztailean Gerra Zibilaren hasieran Langileen Batasun Nagusian (UGT) sartu zen eta CNTk eta UGTk kolektibizatutako jantzi tailer batean lan egin zuen. 1938an Kataluniako Gazte Sozialista Bateratuen Bartzelonako batzordeko Propagandako idazkaritzaren ardura hartu zuen. 1939ko urtarrilaren 26an, erbestera joan behar izan zuen. Frantzian, Le Pouliguen eta Moisdon-la-Rivière kontzentrazio esparruetan sartu zuten. Frantziako agintariek Espainiara itzultzera behartu zituzten espainiarren artean aurkitu zen. [3]
Madrilen atxilotu zuten 1941ean, eta espetxean sartu zuten ( Bartzelonako probintziako espetxean). Hiru urte geroago, epaiketa izan zuen Alcala de Henaresen, auzitegi militar baten aurrean, eta hogeita hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, Estatuaren barne segurtasunaren aurkako konspirazioa egotzita. Espainiako hainbat kartzeletako bidaia bat hasi zuen; Torrero ( Zaragoza) ), Ventas espetxea (Madril) eta Segoviako probintziako espetxea, besteak beste. 16 urtez kartzelaz kartzela igaro ondoren aske utzi zuten, Bartzelonatik erbesteratu eta Santanderrera joateko zigorrarekin, Kataluniako Alderdi Sozialista Bateratuaren (PSUC) klandestinitateko kide, Bartzelonara itzultzea lortu zuen, erbesteari iseka eginez. Askatasunak berreskuratu zirenetik Associació Catalana d 'Expresos Polítics elkartearen buru izan zen eta 36ko Les Dones elkartea sortu zuen.[4]
Bere bizitzari buruz, Ricard Vinyes historialariak El daño y la memoria. Las prisiones de María Salvo liburua idatzi zuen ( ISBN 84-01-53070-9 ).[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.