Manuela Malasaña
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Manuela Malasaña Oñoro (Madril, 1791ko martxoaren 10 – 1808ko maiatzaren 2a) maiatzaren 2ko altxamenduko biktimetako bat izan zen. Bere memoria gordeta dago Madrilen, eta Espainiako independentzia gerrako biktimekin batera maiatzaren 2an omentzen den pertsonetako bat da.
Manuela Malasaña | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Manuela Malasaña Oñoro |
Jaiotza | Madril, 1791ko martxoaren 10a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Hospital of Our Lady of Conception and Good Bliss (en) , 1808ko maiatzaren 2a (17 urte) |
Hobiratze lekua | cementerio de la Buena Dicha (en) |
Familia | |
Aita | Juan Malasaña |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Maiatzaren 2ko altxamendua |
Bere aita Jean Malesange okin frantsesa zen, "Malasaña" moduan gazteleraz idatzia, eta bere ama Marcela Oñoro zen. Brodatzailea ofizioz, Maravillas auzoko San Andrés kaleko 18. zenbakiko laugarren pisuan bizi zen. Gaur egun auzoari herritarrek Malasaña izena ematen diote.
17 urterekin aurkitu zuen heriotza, baina benetako arrazoia ez da ziurra. Bertsio baten arabera bere aitari bolbora eta munizioak ematen egon zen etxeko balkoitik eta frantsesek balkoira tiro egin eta hil zuten. Beste aldaera batean atxilotu zuten eta exekutatu zuten armak zituelako. Hala ere aitaren heriotza zertifikatua aurkitu da eta maitzaren 2koa baino lehenagokoa da.
Beste bertsioak dio Manuela Malasaña brodatze tailerrean babestua egon zela eta, etxera bueltan, frantses soldaduak bortxatzen saiatu zirela eta, defentsan, guraize batzuekin zartatu zuela soldadua. Bertsio honen arabera 18:00 inguru hil zen gaur egun Maiatzaren Bia Plaza dagoen lekuan.
Bere gorpuari egun horretan hildako 409tik 74. zenbakia egotzi zioten eta Hospital de la Buena Dichan lurperatu zuten.
Manuela pertsona ezaguna zen auzoan eta, hain gazte hil zenez, askatasunaren aldeko ikur bilakatu zuten, heroia balitz bezala hartuz. Bera bizi zen lekutik gertu kale batek bere izena darama, baita Mostoleseko institutu batek, kale oso batek eta metro geltoki batek.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.