From Wikipedia, the free encyclopedia
Manuel Patarroyo (Girardot, Cundinamarca, 1956) kolonbiar sendagilea da. Manuel Elkin Patarroyo ikertzailearen anaia. Medikuntzako ikasketak egin zituen Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean eta Stockholmeko Karlinska Institutuan. Immunologia- eta mikrobiologia-eskolak ematen eta minbiziari eta hantura-eritasunei buruzko ikerketak egiten dihardu Stockholmeko institutu horretan. 1979an, Karlinska Institutua ezagutzera joan zen urtebeterako, George Klein suediar irakasleak gonbidatuta, baina suediar terapista batekin ezkondu eta han geratu zen. Tumore, leuzemia eta linfomen sorrerari buruzko lan garrantzitsuak egin dituen eta molekulek hantura-eritasunekin lotura dutela frogatzea lortu zuen sendagile-taldeko kide da. Hizkuntza asko menderatzen ditu eta, horri esker, hitzaldiak ematen ditu mundu osoan zehar.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.