Remove ads
politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Manuel Giménez Abad (Iruñea, 1948ko abenduaren 4a - Zaragoza, 2001eko maiatzaren 6a) ETAk 2001ean hil zuen politikari espainiarra izan zen. Aragoiko Alderdi Popularreko presidentea izan zen
Manuel Giménez Abad | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Iruñea, 1948ko abenduaren 4a | ||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Zaragoza, 2001eko maiatzaren 6a (52 urte) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa | ||||
Hiltzailea | Euskadi Ta Askatasuna | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Alderdi Popularra |
Manuel Giménez Abad 1948ko abenduaren 4an jaio zen, Iruñean, eta Nafarroako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. Lizentzia lortu ondoren, irakaslea izan zen Nafarroako Unibertsitatean bertan, Administrazio Publikoaren Aragoiko Institutuan eta Granadako Unibertsitatean.
Beranduago, Administratzaile Zibilen Goi Mailako Kidegoaren kide bilakatu zen. Erakunde horretan hainbat kargu ezberdin izan zituen, besteak beste, Administrazio Ikasketen Institutuaren Idazkaria, Goi-tituludun Funtzionarioen Hautaketa eta Bikaintasun Ataleko Burua eta Kontseilari Teknikoa.
Betiere administraziotik gertu, Aragoiko Aldundi Nagusian sartu zen eta 1995an Aragoiko Gobernuaren Lehendakaritza eta Erakunde-harremanen sailburu bilakatu zen.[1]
1999an Alderdi Popularraren Aragoiko Gorteetarako diputatu izendatu zuten eta beranduago ere, Aragoiko Autonomia Erkidegoaren diputatua.
2001eko otsailaren 24an Aragoiko Alderdi Popularreko presidente izendatu zuten, Santiago Lanzuela ordezkatuz. Azken honek une kritiko batean hartu zuen alderdiaren lehendakaritza, Aragoin presio sozial handia baitzegoen Plan Hidrologiko Nazionalaren aurka.[2]
2001eko maiatzaren 6an, Manuel Zaragozaren partida bat ikustera joan zen bere seme batekin. Ordea, La Romareda estadiorako bidean zegoela, ETA erakunde terroristaren kide bat sorbaldatik hurbildu zitzaion eta hiru aldiz tiro egin zion. Horietako bik, buruan jo zioten. Osasun-zerbitzuak berehala bertaratu ziren, baina ezin izan zuten biktima suspertu.[3]
Hurrengo egunean, indar politikoek krimena gaitzesteko manifestazio handi bat deitu zuten Aragoiko hiriburuan. 350.000 lagun bertaratu ziren.[4] Bere hileta eta ehorzketa Jacan (Huesca) egin zuten, gaztaroaren parte handi bat pasatu zuen lekua. Bertan, José María Aznar Gobernuko Presidentea izan zen.[5][6]
Atentatuaren hurrengo egunean, Zaragozako Udaletxeak hiriko adopziozko seme izendatu zuen.[7] Gainera, maiatzaren 20an, Giménez Abad-en semeek urrezko eta brillantezko intsignia jaso zuten (klubaren saririk garrantzitsuena) beren aita kide zen Zaragoza futbol taldeko presidentearen eskutik, Alfonso Soláns.[8] Egun batzuk beranduago, Aragoiko Gorteek erakundearen domina eman zioten. Horrez gain, 2002an, Manuel Giménez Abad Zubia inauguratu zuten Ebro ibaian, Javier Manterolak diseinatua. Bere memorian ere, Parlamentu eta Estatu Autonomikoari buruzko Ikasketetarako Manuel Giménez Abad Fundazioa sortu zen, Aragoiko Gorteak, Jacako Udala, Ibercaja eta Caja Inmaculadaren eskutik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.