Manasarovar lakua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Manasarovar edo Manasa Sarovar lakua, Tibeteko laku bat da, Txinako eskualde honetako hiriburua den Lhasatik 2000 kilometrora dagoena. Hindi hizkuntzan मानसरोवर झील izena du, eta, tibeteraz མ་ཕམ་གཡུ་མཚོ།, Mapham Yutso. Manasa Sarovar izeneko laku honetatik mendebaldera, Rakshastal lakua dago, eta, iparraldera, Kailash mendia dago, tibeteraz, Khang Rinpoche izena duena.
Manasarovar lakua | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 4.556 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 27,7 km |
Zabalera | 21,7 km |
Azalera | 395 km² |
Sakonera | 90 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 30°40′00″N 81°30′00″E |
Manasarovar lakua, 4556 metroko altueran dago. Munduko ur gardendun lakurik altuena da. Forma erlatiboki borobila du. Bere zirkunferentzia, 88 kilometrokoa da, bere sakonera 90 metrokoa eta 320 kilometro karratuko hedadura du. Neguan izoztu egiten da, eta, udaberrian, izotz hau urtu egiten da. Laku honetatik gertu daude Indo, Brahmaputra, Sutlej eta Karnali (Ghaghara) ibaien iturriak.
Kailash mendia bezala, Manasarovar lakua erromesaldi lekua da, pertsona erlijiosoak erakartzen dituena Tibetetik, Indiatik eta inguruko beste herrialde batzuetatik. Hinduek, laku honetan bainatu eta bertako ura edaten badute, bizitza honetan eta beste batzuetan eginiko bekatu guztiak garbitzen dituztela uste dute. Erregularki, erromesaldi bidaiak antolatzen dira, bereziki Indiatik, horietatik ezagunena, Kailash Mansarovar Yatra deritzona delarik, urtean behin egiten dena. Erromesak, Manasa lakuko ur purifikatzaileetan bainu zeremonialak hartzera etortzen dira.
Hinduismoaren arabera, lakua, Brahma jainko sortzailearen burutik sortu zen. Horregatik, sanskritoz, "Manasarovar" deitzen da, manas (burua) eta sarovar (lakua) hitzen konbinaketa bat dena. Lakua (mitologia hinduaren arabera), beltxargen (hegazti jakintsu eta sakratutzat hartzen direnak) udako bizilekua ere badela uste da. Uste da, baita ere, devak, brahma muhurta orduan (egunsentia baino 96 minutu lehenago hasi eta egunsentia baino 48 minutu lehenago amaitzen den 48 minutuko "ordu hindu" bat dena) laku honetara bainatzera jeisten direla.
Budistek, laku hau, Maya erreginak, bere seme buda izan zuela uste duten laku mitikoarekin lotzen dute, sanskritoz Anavatapta bezala eta paliz Anotatta bezala ezagutzen dena.
Lakuak, monasterio gutxi batzuk ditu bere ertzean. Horietatik nabarmenenena, Chiu Gompa antzinako monasterioa da, gertuko muino batean eraiki zena, eta harkaitzean bertan egina bailitzan ikusten da.
Tibeteko jaina zein bonpek, berdin gurtzen dute toki hau, debozio handiz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.