From Wikipedia, the free encyclopedia
Man on Wire 2008ko dokumentala da. Bertan kontatzen du Philippe Petiten istorioa, nola 1974an lortu zuen Dorre Bikien artean kable baten gainean ibilaldi bat egitea ia ordubetez, New Yorken. Petiten Hodeietara iristea liburuan oinarrituta dago. Burutu baino lehenagoko prestaketak deskribatzen ditu orduko irudiekin, denbora luzea hartu zutenak eta Dorre Bikiak eraikitzen ari ziren bitartean egindakoak. Halaber, gaur egun protagonistekin egindako elkarrizketak plazaratzen ditu.
Man on Wire | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2008 |
Izenburua | Man on Wire |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala eta Film biografikoa |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | James Marsh (en) |
Gidoigilea(k) | Philippe Petit |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Simon Chinn (en) |
Edizioa | Jinx Godfrey (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael Nyman |
Argazki-zuzendaria | Igor Martinović (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia |
Argumentu nagusia | funanbulista |
Historia | |
Jasotako sariak | Sundance World Cinema Audience Award: Documentary (en) Sundance Film Festival World Cinema Grand Jury Prize: Documentary (en) Dokumental onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak |
Nominazioak | |
manonwire.com | |
Beste sari batzuen artean, dokumental onenaren Oscar Saria jaso zuen 2008an.
Munduko beste toki batzuetan funambulismoa egin ostean, balentriarik handiena Sydneyko badian izan zelarik, Philippe Petitek lagun talde batekin antolatu zuen orduan munduko dorrerik altuenak zirenen artean kable bat bota eta alde bietan sendotu, hortik oinez pasatzeko. Ibilaldiaren ostean poliziak Petit atxilotu zuen, baina askatu behar izan zuten geroxeago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.