From Wikipedia, the free encyclopedia
Mamadou Tandja (Maine-Soroa, 1938 – Niamei, 2020ko azaroaren 24a) Nigerko presidentea izan zen. Fula eta soninke etnien sahasketa izan zen, baita hausa edo djerma etnien ez den lehen Nigerko presidentea ere. 1974ko estatu-kolpean parte hartu zuen eta Seyni Kountchék Barne ministro izendatu zuen 1979an. Gero, Tahouako prefeta (1981-1988), enbaxadore Nigerian (1988-1990) eta berriro Barne ministro (1990-1991) izan zen. 1991n "Garapenerako Gizartearen Aldeko Mugimendu Nazionala" alderdiko presidente aukeratu zuten. 1993an Mahamane Ousmanerekin presidentetzarako hauteskundeak galdu zituen. 1999ko hauteskundeak irabazi zituen eta presidente bihurtu zen. 2004an berrautatu zuten. 2010eko otsailaren 18an estatu-kolpe batean boteretik kendu eta 2011ra arte espetxeratu zuten.
Mamadou Tandja | |||||
---|---|---|---|---|---|
1999ko abenduaren 22a - 2010eko otsailaren 18a ← Daouda Malam Wanké - Salou Djibo (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Maïné-Soroa (en) , 1938ko uztailaren 20a | ||||
Herrialdea | Niger | ||||
Heriotza | Niamei, 2020ko azaroaren 24a (82 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | fula frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | National Movement for the Development of Society (en) |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.