From Wikipedia, the free encyclopedia
Malcolm III.a Eskoziakoa, (Eskoziako gaeleraz: Máel Coluim), gerora ezarritako ezizenez Canmore, hots, "Buruzagi handia" (Eskozia, c. 1031ko martxoaren 26a - Alnwick, Northumberland, Ingalaterra, 1093ko azaroaren 13a) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena.
Malcolm III.a Eskoziakoa | |||
---|---|---|---|
1058 - 1093ko azaroaren 13a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Eskozia, 1031ko martxoaren 26a | ||
Herrialdea | Eskoziako Erresuma | ||
Heriotza | Alnwick, 1093ko azaroaren 13a (62 urte) | ||
Hobiratze lekua | Dunfermlineko abadia | ||
Heriotza modua | : guduan hila | ||
Familia | |||
Aita | Duncan I.a Eskoziakoa | ||
Ama | Suthen | ||
Ezkontidea(k) | Ingibiorg Finnsdottir (en) 1069) Santa Margarita Eskoziakoa (1069 (egutegi gregorianoa) - 1093) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Dunkeld etxea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Macbethek 1040an Malcolmen aita zen Duncan I.a hilaz lortu zuen errege bihurtzea eta babes bila haren seme biak atzerrira eramanak izan ziren, ziurrenik Ingalaterrara. Malcolmek itzuli eta 1057an Macbeth eta 1058an Lulach anaiordea erahil zituen Eskoziako errege bihurtuz.
Malcolmen erresuma ez zen gaur egungo Eskozia bezain handia, iparraldeko uharteak eskandinaviarren eskutan zeuden eta mendebaldekoak gaeldarrenak ziren. Invernessko gaztelua eraiki zuen 1057an bertan mugak babesteko. Erresumaren mugak ordea ez ziren askorik aldatuko XII menderarte. Malcolmek hegoalderantz jo zuen Northumbria eskuratu nahian eta Ingalaterra erasotu zuen hainbat alditan, baina ez zuen emaitza aipagarririk lortu.
1093an Northumbriako Earlak segada batean harrapatu eta Alnwick inguruan hil zuen.
Wessexko etxe ingeleseko printzesa zen baina Hungarian jaio zen, familia erbestean zela. 1057an Ingalaterra itzuli zen eta normandiarrek 1066an Ingalaterra inbaditu eta gutxira Eskoziara egin zuen alde. 1070an Malcolm III.ak Eduardo Aitorleari baimena eskatu eta Margaritarekin ezkondu zen. Malcolmek ez zuen erlijiotasun handirik erakutsi bere bizitzan, Dunfermlineko abadiaren eraketaz haraindi, baina Margarita 1250ko ekainaren 19an kanonizatua izan zen, Eskoziako errege-erreginen artean santu bihurtu zen bakarra izan zen bera. Eskoziako Perla ezizena eman zioten.
Lehenengo emaztearekinhiru seme izan zituen eta nagusiena, Duncan, errege bihurtu zen. Margaritarekin beste zortzi izan zituen, sei seme eta bi alaba, eta hauetako hiru ere Eskoziako errege izango ziren, Edgar, Alexandro I.a eta Dabid I.a.
Aurrekoa Lulach Eskoziakoa |
Eskoziako Erresumako erregea 1058–1093 |
Ondorengoa Donald III.a Eskoziakoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malcolm III.a Eskoziakoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.