From Wikipedia, the free encyclopedia
Maki (frantsesez: maquis, maˈki ahoskatua, euskaraz «Korsikako xara»; korsikeraz macchia) okupatzaileen aurka mendira jo duen gerrillaria; mendi gerrilla bera. Maki izena hartu zuten Frantzian alemaniar nazien aurka aritutako gerrillariek (frantsesez: prendre le maquis, «mendira jo»), eta izen bera eman zitzaien Espainiako estatuan Francoren erregimenaren aurka 1950ez geroko urteetan mendira jo zuten gerrillariei, makiak.
Bigarren Mundu Gerran, Espainiako Alderdi Komunistaren gidaritzapean jardun zuten. Frantzian espainiar burkideez osatutako maki talde gehienek eta 1944ko urrian, Frantziako lurralde gehienetatik naziak kanporatu ondoren, ekin zioten eraso handi bati, Pirinioetan barrena. Bi mila gerrillari inguru igaro ziren erasoaldi hartan Nafarroako mendietatik, baina huts egin zuen saioak alde guztietan, maki gehienak Espainiako gerran eta nazien aurkako gerrillan zailduriko gerrillariak ziren arren. Hego Euskal Herrian ezin izan ziren errotu makiak eta bertan behera utzi behar izan zituzten maki egitura egonkor bat sortzeko saio guztiak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.