From Wikipedia, the free encyclopedia
Maiztasun-espektroak uhin maila guztiak hartzen ditu. Hauen artean soinu-espektroak, argi-espektroak eta espektro elektromagnetikoak daude.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Maiztasun-espektroa edo maiztasunen deskonposizio-espektroa edozein uhin-mugimendu edo maiztasunetarako erabil daiteke, hala nola, koloreak, nota musikalak, uhin elektromagnetikoak edota lurraren errotazio erregularrak.
Maiztasun-eremua erabiltzen da mugimendu periodikoko seinaleak edo funtzio matematikoak bere maiztasunarekiko deskribatzeko.
Denboraren eremuko grafikoak seinale baten ibilbidea denborarekiko adierazten du: uhin-itxura. Maiztasun-espektroak, berriz, seinalea adierazten du tarte mugatu batean duen oszilario-maiztasunaren arabera: espektroa. Denboraren eta maiztasunaren arteko erlazioa:
Beheko irudian, ahotsaren uhin-itxura eta espektroa ikus ditzakegu.
Denbora-eremutik, maiztasun-eremura pasatzeko Fourier erabiltzen da:
Matematikoki espektro-analisia Fourier-en transformatuarekin erlazionatuta dago. Seinale edo uhin bat s(t) anplitudea izanda, matematikoki honela deskriba daiteke:
Hau da, gure seinalea A=A(v)-ko anplitudea duen Fourier-en transformatua bezala deskriba daiteke. Analisi hau denbora-tarte txikietarako egiten da normalean, baina denbora-tarte luzeetarako ere egin daiteke. Hau ere funtzio deterministekin egin daiteke, adibidez: . Gainera, funtzio baten Fourier-en transformatuarekin uhin edo seinale oszilakor baten deskonposizio espektrala lortzeaz gain, lortutako espektroarekin hasierako funtzioa berreraiki dezakegu alderantzizko transformatuarekin. Hau egin ahal izateko, transformatuak maiztasun zehatz baten intentsitatea eta bere fasearen informazioa izan behar du. Informazio hau bektore bidimentsional bat edo zenbaki konplexu bat bezala adieraz daiteke. Grafikoetan, aldiz, moduluaren karratua bakarrik irudikatzen da, eta honi potentzia-espektroa edo potentziaren dentsitate espektrala deritzo (SP).
Garrantzitsua da gogoratzea ausazko uhin edo estokastiko baten Fourier-en transformatua ere ausazkoa izango dela. Kasu honen adibide bat soinu-giroa da. Uhin mota hau irudikatzeko batezbesteko bat erabili behar da maiztasun-banaketa egoki bat irudikatzeko. Seinale estokastiko digitalizatuetarako ohikoa da Fourier-en transformatu diskretua erabiltzea. Analisi espektral honen emaitza linea horizontal bat denean, seinalea zarata zuria dela esaten da.
Denbora-eremuko uhin bat Fourier-en bitartez bihurtuta nola geratzen den ikusteko, uhin-itxura batzuk eta bere espektroak ikusiko ditugu:
Denbora honen alderantzizkoa 1/P, frekuentzia izango da (Hz edo CPM-tan adierazita).
Soinua integratzen dituzten maiztasun eta bakoitzaren anplitude eta faseek soinu-espektroa osatzen dute. Hau adierazteko, bi grafiko mota daude:
Soinu-uhinen iturria maiztasun ezberdineko gainezarpena izan daiteke. Maiztasun bakoitza gure koklearen (belarriko barraskiloa) zati ezberdina estimulatzen du. Nota bat entzutea maiztasun bakarreko uhina entzutea da. Txistu- edo kolpe-soinuak entzumen maila osoko maiztasunak dauzka eta belarriaren errezeptore guztiak estimulatzen ditu. Zarata bezala ezagutzen duguna azken mota honetako uhinak dira.
Zarata-uhinak koloreez bereizten dira bere ezaugarri eta propietate estatistikoen arabera:
Argi-iturri batek kolore ezberdinak izan ditzake intentsitate ezberdinekin. Ostadar edo prisma garden batek argiaren fotoi bakoitza angeluaren arabera islatzen du hauen maiztasunaren arabera. Honek argiaren elementu guztiak banaka aztertzea errazten digu. Islatutako kolore bakoitzaren grafikoa argiaren maiztasun-espektroa edo argi-espektroa da. Argiaren maiztasun guztiak islatuak daudenean “argi zuria” da; honen argi-espektroa uniformea izanik, lerro zuzen batez adierazten da. Horregatik, lerro zuzen batez irudikatzen diren maiztasun-espektro guztiei "argi zuri" deritze. Hemendik dator ere "soinu zuri" izena.
Uhin-luzera batekin errepresentatu daitezkeen argi-espektroak morea, urdina, urdin argia, berdea, horia, laranja eta gorria dira.
Arrosa edo purpuraren bariazioak (hala nola, magenta), saturatu gabeko koloreak direnak, ezin dira uhin-luzera bakar batekin adierazi.
Kolore batzuen uhin-luzera, nanometrotan, hauek dira:
Espektro elektromagnetikoak erradiazio maila posible guztiak hartzen ditu, maiztasun baxuenetik, alegia, gaur egungo irratietan erabiltzen direnetatik (uhin luzeak) hasita, gamma izpietaraino (uhin motzak). Hauen uhin-luzera hainbat kilometrokoa edo atomo baten tamainakoa izan daiteke, baina uste da uhin-luzera motzena Planck-ek duela eta uhin luzeena unibertsoaren beraren luzera izan daitekeela.
Hainbat erradiazio mota daude, uhinaren luzeraren arabera ezberdintzen direnak:
IZENA | UHIN-LUZERA | MAIZTASUNA (Hz) |
---|---|---|
Irrati-frekuentzia | 1 m-100.000 km | 300 Mhz - 3 Hz |
Mikrouhinak | 1 mm - 1 m | 300 GHz - 300 MHz |
T izpiak | 0.1 mm - 1 mm | 3.000 GHz - 300 GHz |
Izpi infragorriak | 750 nm - 1 mm | 400 THz - 300 GHz |
Argi ikusgaia | 390 nm - 750 nm | 770 THz - 400 THz |
Izpi ultramorea | 10 nm - 400 nm | 30 PHz - 750 THz |
X izpiak | 0.01 nm - 10 nm | 30 EHz - 30 PHz |
Gamma izpiak | <0.2 nm | >15 EHz |
Espektro-analizatzailea, neurtzen duen uhinaren maiztasun-espektroaren osagaiak pantaila batean ikusgai dituen neurgailu elektronikoa da. Hau da, seinalearen magnitudea ematen digu maiztasunaren menpe. Bere erabilera, seinale ezagun eta ezezagunen ahalmena neurtzea da. Honekin, maiztasun-espektroa lortzen da eta eta hau aztertuz informazio ugari lortzen da; geroago, aplikazioetan, azaltzen da honen erabilgarritasuna. Espektro-analizatzaileak seinale elektrikoa neurtzen du, baina uhin akustiko eta presio-uhinen moduko uhin motak neurtzeko transduktorea erabil daiteke.
Seinale elektrikoen espektroa analizatuz, denboraren eremuan ikusten ez diren osagaiak aurki ditzakegu, hala nola: funtsezko maiztasuna, ahalmena eta distortsio harmonikoak. Parametro hauek oso erabilgarriak dira, adibidez, kablerik ez duten aparatu elektronikoen propietateak ezagutzeko.
Analizatzaileak erakusten digun grafikoaren horizontalean, frekuentzia agertzen da eta bertikalean, anplitudea. Neurgailu hau osziloskopio bat bezalakoa da; izan ere, laborategiko hainbat gailuk bi gailu hauen funtzioa bete dezakete.
Espektro-analizatzaile analogiko eta digitalak daude:
Espektro-analisiaren seinalea zenbait maiztasun eremutan deskonposatzea da, eta honek hainbat erabilera ditu ingeniaritzan, kimikan edota astronomian.
Astronomian, izarren argia erabiliz, hauen distantzia, tenperatura eta konposizioa jakin daitezke, baita planeta baten atmosfera nolakoa den ere. Zeeman efektuarekin gorputz baten eremu elektromagnetikoak lor ditzakegu.
Esaterako, gas baten konposizioa analiza daiteke argiarekin, argiaren espektroa hutsean eta gasean nolakoa den konparatuz. Espektro elektromagnetikoa ere oso erabilia da arlo honetan, batez ere izpi infragorriak, izpi ultramoreak, X izpiak eta gamma izpiak.
Izpi infragorriekin hainbat kometa berri aurkitu dira eta hauts kosmikoak (zirru infragorriak deitzen direnak) behatu dira. Izarren inguruan hauts-disko batzuk eta unibertso osoan ura antzeman ditzakete. Izpi infragorriekin lan egiten duten sateliteei esker, galaxia mota berri batzuk aurkitu dira. Izpi ultramoreekin izar mota berezi batzuk hobeto azter daitezke, bereziki nano zuriak. Gamma izpiekin unibertsoko fenomeno bortitzenak azter daitezke, hala nola, pulsarren inguruan, galaxien erdialdean eta quasarretan gertatzen direnak. X izpiekin lan egiten duten sateliteekin, 10.000 baino gehiagoko X izpi-iturri auteman dira eta gehien bat supernoba baten hondakinak galaxia kumuluak direla ikusi da.
Espektroen analisia ingeniaritzaren arloan oso erabilgarria da makinen akatsak detektatzeko. Hau ulertzeko, baldintzaren araberako mantenimendua zer den jakin behar da. Mantenimendu mota hau makinaren akatsak detektatzean datza, arazo larriagoak saihesteko helburuaz.
Diagnostikatu nahi den makinaren egoera ikusteko, maiztasun-espektroa erabiltzen da. Maiztasun-espektroaren bidez, makinak dituen akatsak detekta daitezke.
Maiztasun-espektroen grafikoan: ordenatuetan, anplitudea agertzen da eta absizan, maiztasuna. Bibrazioaren anplitudeak arazoaren larritasuna adierazten du. Makina industrialen egoera ebaluatzeko, ISO 180816 da larritasun mailak erreferentzia bezala ematen dituen araua.
Seinale elektrikoaren edo daukaten mugimendu bibratoriaren errepodukzioa sortzen dute. Transduktore on batek ez du seinale faltsurik eman behar eta interesatzen zaigun tarteko seinale uniformeak adierazi behar ditu.
Transduktore mota ezberdinak bibrazio-iturriaren parametro ezberdinen emaitza dira:
MOTA | ZEREKIKO SENTIKOR |
---|---|
GERTUTASUN-SENTSOREA | DESPLAZAMENDUA |
ABIADURA-SENTSOREA | ABIADURA |
AZELEROMETROA | AZELERAZIOA |
Akats arruntenak eta bere espektroen itxura ikus dezakegu hurrengo zerrendan. Akats batzuk bakarrik maiztasun baxuetan agertzen dira eta beste batzuk, maiztasun altuetan:
Maiztasuna Hz edo 1/s-tan adierazten da. Maiztasunaren potentziaren maiztasuna, berriz, espektroa erabiltzen ari garen eremuaren arabera unitate ezberdinetan adieraz daiteke:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.