From Wikipedia, the free encyclopedia
Maharishi Mahesh Yogi (Jabalpur, India, 1918ko urtarrilaren 12a - Vlodrop, Limburg, Herbehereak, 2008ko otsailaren 5a) indiar yogia izan zen, gogoeta transzendentalaren mugimenduaren sortzailea.
Maharishi Mahesh Yogi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jabalpur, 1917ko urtarrilaren 12a |
Herrialdea | Britainiar Raj 1947ko abuztuaren 14a) Indiako Agindupeko Lurra (1947ko abuztuaren 15a - 1950eko urtarrilaren 26a) India (1950eko urtarrilaren 26a - |
Heriotza | Vlodrop (en) , 2008ko otsailaren 5a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Allahabad (en) |
Hizkuntzak | ingelesa hindia sanskritoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, idazlea eta spiritual teacher (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Vedismoa |
Fisikako ikasketak egin zituen Allahabadeko Unibertsitatean, eta ondoren Guru Dev (1869-1953) maisu espiritualaren zuzendaritzapean lan egin zuen; azken horrek Maharishik mendebaldetik 1958an eraman zuen gogoeta teknika berezi bat erakusten zuen. Teknika horrek, MT siglaz ezagutzen dena, mantra pertsonal baten errepikapena eskatzen du eta lantzen duenari kontzientzia-egoera bikainak lortzeko aukera ematen dio. Maharashik zazpi kontzientzia-maila deskribatzen zituen: goren mailakoa egoera argitua da. Bestalde, gogoeta transzendentala lantzen duena trebetasun ez-normalak edo siddhisak egiteko gauza dela esan ohi da. Gogoeta transzendentalaren oinarrian dagoen filosofia vedanta da, nahiz eta Maharishik teknika hori ideia hinduetatik kanpo ere erabil daitekeela adierazten zuen. Gogoeta transzendentalaren eta horri lotuta dauden erakundeen asmoa da, Maharishi Corporate Development International eta Maharishi International Universityrena, besteak beste, munduko txirotasuna murriztea, osasunaren alde lan egitea eta bakea lortzea. 1960ko hamarraldian, Maharashi ospetsu bihurtu zen The Beatles pop-taldearekin izan zuen harremana zela-eta. 1992an Maharashiren ideiek indar handia hartu zuten Britainia Handian, Lege Naturalaren alderdiaren sorrerari esker.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maharishi Mahesh Yogi |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.