From Wikipedia, the free encyclopedia
Macário Santiago Kastner (Londres, 1908ko urriaren 15a - Lisboa, 1992ko maiatzaren 12a) musikologo, pedagogo eta instrumentu-jotzailea izan zen.
Macário Santiago Kastner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1908ko urriaren 15a |
Herrialdea | Portugal |
Heriotza | Lisboa, 1992ko maiatzaren 12a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa ingelesa alemana portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, musikaria eta musikologoa |
Enplegatzailea(k) | Conservatório Nacional de Lisboa (en) |
Jasotako sariak | |
Musika instrumentua | Klabizenbaloa |
Klabezin-ikasketak egin zituen Londresko Kontserbatorio Nazionalean, eta letra eta humanitateetan doktoregoa lortu zuen, Oxfordeko Unibertsitatean. Amsterdam eta Leipzigen jarraitu zuen ikasketak osatzen. 1930 aldera, Bartzelonan jarri zen bizitzen, eta han, Higini Anglés musikologo eta elizgizonaren ikasle izan zen. Eskola haiek eragin handia izan zuten Kastnerrengan, iberiar musikak ikastera jo baitzuen, eta 1936an Música hispánica liburua argitaratu zuen.
Espainiako Gerra Zibila piztu zenean, Portugala joan zen, berak bere aberritzat hartuko zuen herrira. Han, klabezin-jotzaile izan zen, eta baita tresna horren irakasle ere, Kontserbatorio Nazionalean. Ikerketa-lan handiak egin zituen hainbat herritako artxiboetan (Coimbra, Badajoz, Palentzia, Oporto...), eta ikerketa haien ondorioz, Espainia eta Portugalgo zenbait klabezinistaren bildumak aurkitu eta artxibatu ahal izan zituen, Antonio Soler, Víctor Seijas, eta XVII. mendeko beste zenbait egileren lan ezezagunak argitaratzeaz gainera.
Bestalde, Contribución al estudio de la música portuguesa y española (1951, Portugaldar eta espainiar musikaren azterketarako ekarpena) eta Metodología para el estudio musicológico (1957, Azterketa musikologikorako metodologia) liburuak argitaratu zituen, eta baita hainbat artikulu ere, XVII. mendeko Europako musika desberdinen arteko konparazioa eginez. 1945ean, Federico Mompou musikagile espainiarraren biografia argitaratu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.