Lurreko armada edo, besterik gabe, armada, estatu baten indar armatuen lurreko osagaia da. Beren funtzio nagusia zerbitzatzen duten estatuaren lurraldea zuzenean defendatzea da, nahiz eta kasu batzuetan herrialdearen kanpoaldean ere esku hartzen duten.
Egitura
Armada adar ezberdinetan egituratzen da: "arma"k, borrokalariak badira (horietako bakoitza erabilitako arma motagatik eta borrokatzeko moduagatik bereizten da) eta "gorputz"ak, izaera logistikoa, antolaketakoa edo laguntzailea badute.
Estatuen arabera, armek eta gorputzek izen desberdinak izan ditzakete, baina beti honako hauen baliokideak:
- Infanteria (arina, korazatua, aerotransportatua, mendikoa, etab.)
- Zalditeria (arina, korazatua, airekoa, etab.)
- Artilleria (arina, kanpainakoa, korazatua, antiairekoa, kostaldekoa, etab.)
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.