margolari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Luis Paret y Alcázar (Madril, 1746ko otsailaren 11 - Madril, 1799ko otsailaren 14a) espainiar margolaria izan zen.
Luis Paret y Alcázar | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Madril, 1746ko otsailaren 11 | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Madril, 1799ko otsailaren 14a (53 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Irakaslea(k) | Bartolomé de San Antonio (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria, grabatzailea eta watercolorist (en) | ||
Genero artistikoa | genero-margolana lore-pintura paisaia margolaritza erretratua | ||
San Fernandoko Akademian egin zituen ikasketak. Frantziara eta Italiara egin zituen bidaiak. Frantziako margolaritzaren eragin handia izan zuen. 1780tik 1786ra Bilbon bizi izan zen, eta han ezkondu zen. Bere artearen erakusgarri ugari utzi zuen hiri honetan: arkitektura-proiektuak (hiltegia, Santiagoko plazatxoko iturria, Santiago elizako aste santuko monumentua), erretratuak eta abar. 1786an, Euskal Herriko eta Kantabriako portuen ikuspegiak margotzea eskatu zion Karlos III.ak (Bilboko Areatzako ikuspegiak, Olabeaga, Bermeo, Hondarribia, Donostia, Pasaia eta abar). Vianako Santa Maria elizan dago Pareten pintura-multzo garrantzitsu eta osoena. 1786-1787 bitartean, iturri publiko batzuk proiektatu zituen Iruñerako (Gaztelu plazako iturria, Navarreria plazako iturria eta abar). 1789an, Madrilera joan zen bizitzera, eta San Fernandoko Akademiako Arkitektura Saileko idazkariorde izendatu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.