Arte historialari arabarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Lucía Lahoz Gutiérrez (Leza, Araba, 1962ko urtarrilaren 6a) Salamancako Unibertsitateko Arte Ederren Historiako Departamentuko katedraduna eta Arabako artearen historialaria da
Lucía Lahoz Gutiérrez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leza, 1962ko urtarrilaren 6a (62 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | katedraduna, arte-historialaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Salamancako Unibertsitatea |
Artearen Historian doktoratu zen Salamancako Unibertsitatean, Eskultura Gotikoa Araban tesiarekin, 1992ko uztailean.
Salamancako Unibertsitateko irakasle izateaz gain, ikerketa artistikoko lana ere egiten du, Errioxako Unibertsitatea edo Salamancako Unibertsitatearentzat ikerketa eta aholkularitza proiektuak eginez.
Lehentasunezko ikerketa ildoak Erdi Aroko arte figuratiboei buruzko azterketa historiko-artistikoak dira (XI-XIV. mendeak), eta interes berezia ematen dio arte gotikoari.[1]
Hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu arte aldizkari espezializatuetan, hala nola Ondare: arte plastikoen eta monumentalen koadernoak edo Antso Jakituna. Hitzaldietan eta biltzarretan ere izaten da, dibulgaziokoetan zein zientifikoetan.[2] Hainbat ikerketa proiektutan ere parte hartu du.[3][4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.