Louvre jauregia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Louvre jauregia (frantsesez: Palais du Louvre) Parisko Sena ibaiaren eskuinaldean kokatua, Tuileriak lorategien eta Parisko Saint-Germain-l'Auxerrois elizaren artean kokatua dago. Bere jatorriak Erdi Aroan kokatu behar dira eta bere egungo egitura XVI. mendetik etapa ezberdinetan eboluzionatu da.
Louvre jauregia | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Sector of Paris | Paris Centre |
Udalerri barrutia | Parisko 1. barrutia |
Koordenatuak | 48°51′40″N 2°20′09″E |
Historia eta erabilera | |
Grand Louvre | |
Nouveau Louvre | 1852 - 1870 |
Erabiltzailea | Louvre museoa 1793 Musée des Arts décoratifs (en) 1905 Académie des Inscriptions et Belles-Lettres 1692 - 1793 Académie royale de peinture et de sculpture (en) 1692 - 1793 Ministry of the Economy and Finance (France) (en) - 1986 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Pierre Lescot Jacques Lemercier Louis Le Vau Hector-Martin Lefuel Ieoh Ming Pei |
Estiloa | French Gothic architecture (en) French Renaissance architecture (en) Louis XIII style (en) Frantziako arkitektura barrokoa Arkitektura neoklasikoa Neobarrokoa Frantziako Bigarren Inperioaren estiloa arkitektura modernoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00085992 |
Louvreren esanahia bere frankoproventzerazko leovar edo leower hitzetik dator, hau da, gotortua. Henri Sauval (1623-1676) historiagilearen arabera. Frantziako erret boterearen egoitza izan zen, Luis XIV.a Versaillesera lekualdatu zen arte 1682an, gobernua berarekin eramanez. Louvre gobernuaren egoitza formala izan zen Antzinako Erregimenaren amaiera arte, 1789an. Ordudanik Louvre Museo famatua hartu du bertan, baita gobernuaren zenbait sail ere.
Nahiz eta bateratua dirudien, gaur egungo Louvre jauregia lau mailatan mailakaturiko hegal eta pabiloien multzoa da. Aldi ezberdinetan eginiko eraikitze, aldaketa, suntsipen eta zaharberritze lanen ondorioa da. Jauregia Sena ibaiaren eskuinaldean kokatzen da, Rue de Rivoli eta Quai Francois Mitterand (aurretik Quai du Louvre) hegoaldera. Mendebaldera Tulleriak lorategia eta ekialdera Rue de l’Amiral de Coligney Perraulten kolomadiarekin, aurrealde arkitektonikoki famatuena (Claude Perraultek sortua) eta Louvreko Plaza. Konplexuak 40 hektarea (400.000 m2) inguru hartzen ditu eta bi lauki handi osatzen ditu bi patio handi gordetzen dituelarik: Handiena Cour Carrée (patio karratua), Napoleon I. arekin amaitua eta handiena, Cour Napoléon (Napoleonen patioa). Mendebaldean Cour de Carrousel (Karruselen patioa), ekialdera, Napoleon III.ak eraikia. Cour Napoléon eta Cour Carropussel Place du Carrousel deritzonangatik bananduak daude.
Louvre konplexua bi zatitan bana daiteke, Louvre zaharra eta Louvre berria. Louvre zaharra Erdi Aroko, berpizkundeko pabiloiek eta Cour Carrée inguratzen duten hegalek osatzen dute, baita Grande Galerie (Galeria Handia) deritzona mendebaldetik, senaren eretzetik hedatzen zena. . Louvre berria, berriz, XIX. Mendebaldeko pabiloiek eta Cour Napoléonen ipar eta hegoaldera zabaltzen ziren hegalek, ekialdera zituen hedapenekin batera (Cour du Carrouselen ipar eta hegoaldera), hauek zirelarik jatorrian bertan kokatua zegoen eta jadanik desagerturiko Palais des Tulleries-en (Tullerias Jauregia) zatiak.
51.615m2 inguru erakusketara bideratuak daude. Horren espazio handia da, ezen astebetez bisita daiteke bertan erakusten denari begirada bat bota gabe.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.