From Wikipedia, the free encyclopedia
Louis Farrakhan —jaiotza-izena: Louis Eugene Walcott— (Bronx, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1933ko maiatzaren 11) erlijio-buruzagia da.
Louis Farrakhan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Louis Eugene Walcott |
Jaiotza | Bronx, 1933ko maiatzaren 11 (91 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Kenwood (en) |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Khadijah Farrakhan (en) (1953ko irailaren 12a - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Boston Latin School (en) Boston English High School (en) Winston-Salem State University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, eskubide zibilen aldeko ekintzailea, erlijiosoa, kazetaria, politikaria, biolin-jotzailea, anti-vaccine activist (en) , Muslim minister (en) eta black supremacist (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | biolina ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Bostonen bizi zelarik, Eliza Episkopaleko abesbatzako kantari izan zen, eta biolin-ikasketak egin zituen. Oso ikasle ona izan zen. Ipar Carolinako Irakasle Eskolan ari zenean, Hego Ameriketako arrazen arteko harremanak ezagutzeko aukera izan zuen. 1953an utzi zuen eskola, eta Bostona itzuli zen. Betsy Rossekin ezkondu zen, eta abeslari gisa atera zuen ogibidea. Jaialdi-sail bat egiten ari zela, Malcolm X ezagutu zuen Roxburyn, eta artean Islameko Nazioaren (Musulman Beltzak) buruzagia zen Elijah Muhammad entzun zuen Chicagon.
Walcott islamismora bihurtu zen 1955ean, eta handik aurrera Louis X deitu zioten. Malcolm X 1965ean hil zutenean, Louisek haren lekua hartu zuen Harlemgo ministro gisa, eta handik urte batzuetara, Islameko Nazioaren lider bihurtu zen. Elijahek izen berria eman zion, Louis Farrakhan. Islameko Nazioak beltzen separatismoa eta independentzia ekonomikoa aldarrikatzen zuen bere kide afro-amerikar guztientzat.
1970eko hamarkadaren amaiera aldera, Louis Farrakhan semiten aurka zuen jarrera bortitzagatik nabarmendu zen, eta horrek Jesse Jacksonen gaitzespena ekarri zion. 1995ean milioi bat afro-amerikar bildu zituen Washingtona joateko, damu adierazpen gisako manifestazio batera. Osasun arazoak zituela eta, 2007an, Farrakhanek Islameko Nazioan zituen erantzukizunak gutxitu zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.