From Wikipedia, the free encyclopedia
Sir William Thomson, Lord Kelvin izenez ezagunagoa, (Belfast, 1824ko ekainaren 26a - Largs, 1907ko abenduaren 17a) fisikari eta matematikari britainiarra izan zen, Ipar Irlandan jaio arren ikerkuntza nagusiak Eskozian egin zituena.
William Thomson | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1902 -
1893ko otsailaren 23a - 1907ko abenduaren 17a
1890 - 1895 ← George Gabriel Stokes - Joseph Lister → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Belfast, 1824ko ekainaren 26a | ||||||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||||||
Bizilekua | Belfast | ||||||
Heriotza | Largs, 1907ko abenduaren 17a (83 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Westminster abadia | ||||||
Familia | |||||||
Aita | James Thomson | ||||||
Ama | Margaret Gardiner | ||||||
Ezkontidea(k) | Margaret Crum (en) (1852 - 1870) Frances Anna Blandy (en) (1874ko ekainaren 24a - 1907) | ||||||
Haurrideak | |||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Glasgowko Unibertsitatea Cambridgeko Unibertsitatea Peterhouse Royal Belfast Academical Institution (en) | ||||||
Tesi zuzendaria | William Hopkins | ||||||
Doktorego ikaslea(k) | Robert Mond (en) | ||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||
Irakaslea(k) | William Hopkins | ||||||
Ikaslea(k) | |||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | fisikaria, astronomoa, matematikaria, unibertsitateko irakaslea, politikaria, idazlea eta ingeniaria | ||||||
Enplegatzailea(k) | Glasgowko Unibertsitatea | ||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Göttingengo Zientzien Akademia Hungariako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Edinburgoko Errege-elkartea Zientzien Errusiar Akademia Royal Danish Academy of Sciences and Letters (en) XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Zientzien Bavariar Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Scienze di Torino | ||||||
Izengoitia(k) | Lord Kelvin | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Liberala (Erresuma Batua) Liberal Unionist Party (en) | ||||||
Belfasten matematika eta ingenieritza irakaslea zen James Thomsonen seme alabetako bat zen. 1830an sei urte zituela ama hil zitzaion eta alaba zaharrenak hezi zituen William eta james anaia zaharrena. 1833an aita Glasgowra joan zen matematika irakastera eta 10 urte zituela Glasgowko Unibertsitatean sartu zen. Ikasle bikaina izan zen eta hainbat sari jaso zituen, lehenengoa 12 urterekin Samosatako Lucianusen Jainkoen elkarrizketak liburua latinetik ingelesera itzultzeagatik.
Hizkuntzak garrantzi handia zuela esanez, 1839 eta 1840 artean Europako hainbat herrialdetan ibili ziren anai arrebak, hala nola, Londresen, Parisen, Alemanian eta Herbeheretan.
Matematika izugarri gustatzen zitzaion eta 1840an bigarren sari garrantzitsu bat irabazi zuen Essay on the figure of the Earth (Lurraren itxuraren inguruko saiakera) lanagatik, non matematikoki aztertzen zuen Lurraren itxura. 1841ean On the uniform motion of heat in homogeneous solid bodies, and its connection with the mathematical theory of electricity (gorputz homogeneo solidoetan beroak duen eragin uniformea, eta elektrizitatearen teoria matematikoarekin duen erlazioa) lana argitaratu zuen. 17 urte baino ez zituen oraindik.
Williamen gaitasunak ikusirik aitak Cambridgeko Unibertsitatean sartu zuen 1841eko ikasturtean. Zientziarako zuen gaitasunaz gain oso kirolzalea ere bazen eta arraun estropadak irabazi zituen, besteak beste. 1846an Glasgowko Unibertsitateko filosofia naturaleko katedradun izendatu zuten eta 22 urterekin bere irakasle izan zirenen gainetik jarri zen. 1847tik aurrera Termodinamika eta Elektrizitatea aztertzeari ekin zion.
1860an izotzetan labandu eta hartutako kolpearen erruz herren gelditu zen. Glasgowko irakasle izaten jarraitu zuen 1899an erretiratu zen arte.
Ikerketa ugari burutu zituen, hainbat arlo zientifiko hartuaz gainera. Batez ere ezagun bihurtu zen Zero absolutua 273'15 °C-tan finkatu zuelako. hau erreferentzia gisa hartuz bere izena daraman eskala sortu zen. gaur egun ikerketa zientifikoek hobesten duten tenperatura eskala da Kelvin eskala. Gas idealen legeak aplikatzeko ezinbestekoa da esate baterako.
Itsaso zalea ere bazen eta 1860tik aurrera itsasaldien jokabide ereduak aztertzen aritu ondoren itsasaldien neurriak aurresateko makina asmatu zuen 1876 eta 1879 artean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Thomson |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.