From Wikipedia, the free encyclopedia
Jacob Lionel Bakst Cooper (Beaufort West, Lurmutur Mendebaldea, Hegoafrika, 1915eko abenduaren 27a - Londres, Ingalaterra, 1979ko abuztuaren 8a) hegoafrikar matematikaria izan zen.
Lionel Cooper | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jacob Lionel Bakst Cooper |
Jaiotza | Beaufort West (en) , 1915eko abenduaren 27a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1979ko abuztuaren 8a (63 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oxfordeko Unibertsitatea 1940) doktore South African College Schools (en) (1924 - 1932) Lurmutur Hiriko Unibertsitatea (1932 - 1935) The Queen's College (1935 - 1940) |
Tesia | Theory and application of Fourier integrals (en) |
Tesi zuzendaria | Edward Charles Titchmarsh (mul) |
Doktorego ikaslea(k) | James Stewart (en) Robert Edmund Edwards (en) Ron Larham (en) Carlos Eduardo Finol (en) Finbarr Holland (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Bristol Aeroplane Company (en) (1940 - 1944) Birkbeck, University of London (en) (1944 - 1950) Cardiffko Unibertsitatea (1950 - 1965) Torontoko Unibertsitatea (1965 - 1967) Chelsea College (en) (1967 - 1979) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Cape Towngo Unibertsitatean matematika- eta fisika-ikasketak egin zituen, eta sari ugari irabazi zituen graduatu baino lehen. Beka baten laguntzaz Oxfordeko Queen's Collegen jarraitu zituen ikasketak 1935ean. Han ere sariak irabazi zituen, bereziki funtzioen teoriaren arloan. Doktoregoa lortzeko asmotan Titchmarshen zuzendaritzapean lan egin zuen eta 1940an eskuratu zuen, Theory and applications of Fourier integrals (Fourierren integralen teoria eta aplikazioak) tesiari esker.
1940-1944 bitartean Bristol Aeroplane Companyn lan egin zuen. Londresko Birkbeck College eta Imperial Collegen eskolak eman ondoren, Cardiffeko matematika-irakasle hautatu zuten 1951n.
1965ean Torontora joan zen eta bi urte geroago Ingalaterrara itzuli zen. Cooperrek arlo ugaritan egin zituen ekarpenak: operatzaileen teorian (operatzaile linealak eta Hilberten espazio erreal eta konplexuak), transformazio-teorian (transformazio integralen bakartasuna eta irudikapena, hurbilketak, transformazio linealak, etab.), termodinamikan, analisi funtzionalean eta ekuazio diferentzialetan. Operatzaileen teoria landu ondoren, Einsteinekin bat etorri zen 1949an, quantumen teoriaren sendotasun logiko falta zela-eta.
Artikulu hau Hegoafrikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.