Leon Cooper

fisikari estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Leon Cooper

Leon Neil Cooper (New York, AEB, 1930eko otsailaren 28aProvidence, Rhode Island, 2024ko urriaren 23a) estatubatuar fisikaria eta unibertsitateko irakasle estatubatuarra izn zen, Nobel Sariduna (1972).

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Leon Cooper
Thumb
(2007)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLeon N. Kupchik
JaiotzaNew York, 1930eko otsailaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaProvidence, 2024ko urriaren 23a (94 urte)
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea 1954) Fisika eta Matematika zientzietan doktore
The Bronx High School of Science (en)
Tesi zuzendariaRobert Serber
Doktorego ikaslea(k)Elie Lucien Bienenstock (en)
Alan Bruce Saul (en)
Nathan Intrator (en)
Michael Peter Perrone (en)
Brian S. Blais (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Brown Unibertsitatea
Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Ameriketako Fisika Elkartea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra

Itxi

Biografia

Cooper New Yorken jaio zen 1930eko otsailaren 28an. Fisikan lizentziatu zen Columbiako Unibertsitatean. Brown Unibertsitateko irakaslea izan zen (Providence), eta irakasle gonbidatua Norvegia, Italia eta Frantziako hainbat unibertsitateetan.

Ikerkuntza zientifikoa

Egoera solidoaren fisikan interesatua, 1957an John Bardeen eta John Robert Schriefferekin batera supereroankortasunaren BCS teoria garatu zuen.

Alfred P. Sloanen lankidea izan zen 1959 eta 1966 urteen artea.

Ondoren, Princetoneko Institute for Advanced Study aritu zen, eta baita Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseiluan (CERN) ere.

1972an Fisikako Nobel Saria jaso zuen John Bardeen eta John Robert Schriefferekin batera supereroankortasunaren BCS teoriagatik.

Nobel Sariaz gain, jaso zituen Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalaen Comstock saria (John Robert Schriefferekin batera), Award of Excellence saria eta Descartes domina Parisko René Descartes Unibertsitatean, besteak beste.

Kanpo estekak


Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.