Lee Ranaldo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Lee Ranaldo

Lee M. Ranaldo (1956ko otsailak 3) Sonic Youth musika taldearen sortzaileetako bat eta talde honetako abeslari eta gitarra jolea izateagatik ezaguna den musikari estatubatuar bat da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Lee Ranaldo
Thumb
(2013)
Bizitza
JaiotzaGlen Cove, 1956ko otsailaren 3a (69 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Leah Singer (en)
Hezkuntza
HeziketaBinghamton University (en)
Oyster Bay High School (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, poeta, abeslaria, musikagilea, disko-ekoizlea, egile abeslaria, musikaria, artista bisuala, argazki-zuzendaria eta installation artist (en)
Lantokia(k)New York
KidetzaSonic Youth
Genero artistikoarock alternatiboa
indie rock
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
Instrumentu elektronikoa
DiskoetxeaMatador Records (en)
Drunken Fish Records (en)
Neutral Records (en)

sonicyouth.com…

Twitter: leeranaldo
Itxi
Thumb
Lee Ranaldo, Sonic Youth
Thumb
Moonlanderra, 12 hari gehigarri dituen gitarra elektriko bat. Yuri Landman, 2007

Ranaldo New York hiriko Long Islandeko Glen Coven jaio eta Binghamtoneko Unibertsitatean graduatu zen. Cody Linn Ranaldo izeneko seme bat du eta Leah Singer artista esperimentalarekin ezkonduta dago, honekin musika inprobisatuzko zuzeneko ekitaldiak antolatzen dituelarik.

Ranaldoren bakarkako grabaketen artean Dirty Windows dago, musikadun testu errezitatuen bilduma bat, Amarillo Ram, gitarrarentzako lanak; eta Christina Rosenvinge artistarekin lankidetzak. Bookstore, Road Movies eta Jrnls80s liburuak idatzi ditu.

Diskografia

  • From Here to Infinity (1987)
  • A Perfect Day EP (1992)
  • Scriptures of the Golden Eternity (1993)
  • Broken Circle / Spiral Hill EP (1994)
  • East Jesus (1995)
  • Clouds (1997)
  • Dirty Windows (1999)
  • Amarillo Ramp (For Robert Smithson) (2000)
  • Outside My Window The City Is Never Silent - A Bestiary (2002)
  • Text Of Light (2004)
  • Maelstrom From Drift (2008)
  • Countless Centuries Fled Into The Distance Like So Many Storms EP (2008)

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lee Ranaldo Aldatu lotura Wikidatan

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.