Méduse ontziaren almadia (frantsesez: 'Le Radeau de la Méduse') Théodore Géricaultek 1819ean egindako margolana da. Lan handi hau (491 x 716 zm.) Parisen, Louvre museoan, erakusten da. Erromantizismo frantsesaren benetako ikonoa bihurtu zen berehala.
Méduse ontziaren almadia (Le Radeau de la Méduse) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Theodore Gericault |
Sorrera-urtea | 1819 |
Izenburua | Le Radeau de La Méduse |
Mugimendua | erromantizismoa |
Honen izena darama | Méduse |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 491 () × 716 () cm |
Genero artistikoa | Itsas ikuspegia |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Severed Heads (en) |
Iconclass | 61A(1816), 46C2922, 31E1 eta Henri) 61B2(SAVIGNY, Henri) |
Kokapena | |
Lekua | Room 700 (en) |
Bilduma | Louvreko margogintza saila |
Inbentarioa | INV 4884 |
Jabea | Frantziar Estatua |
Historia | |
Erakusketak | Salon of 1819 (en) |
"Méduse" ontziaren historia
Beharbada Théodore Géricaulten lanik gorena izan daiteke (1819). Gaiak benetako ezbehar bati egiten dio erreferentzia, Marmoka (Méduse) ontziak jasan zuen naufragioa baitu oinarri, 1816an Afrikako mendebaldeko kostaldeetan jazotakoa, Arguineko uharrian. Dakarrerako bidean zihoan Marmoka itsasontzia, baina aipatu lekuan hondartu zen 1816ko uztailaren 2an. Salbamendu-txalupa askorik ez, baltsa bat egitea erabaki zuten denek ala denek lekurik izan zezaten onik ateratzeko. Hogei metro luze zen eta zazpi zabalean. Guztira 365 lagun ziren itsasontziko bidaiariak, eta baltsan ehun eta berrogeita hamar lagunek joan behar zuten. Nork non joan behar zuen, hau da, nori zegokion txalupetan abiatu edo baltsan bidaiatzea erabakita bazegoen ere, ezustean jazo zen dena, Méduse fragata hondora baitzihoan. Ofizialik ez zen igo ontzi inprobisatu horretan. Lau txalupek atoian zeramaten baltsa, baina, tamalaren tamalez edo nahita, berehala kableak askatu zituzten, baltsadunak nora ezean lagaz. Hamabost egunez jitoan ibili ziren. Tartean ekaitza, zer jan eta edan gutxi, liskarrak, hilketak, kanibalismoa… 1816ko uztailaren 17an Argus bergantinak bizirik ateratakoak salbatu zituen: hamabost lagun ziren.
Testuingurua
Gertaera tragiko hau aukeratu zuenean Géricault oso gertaera ezaguna bilatzen ari zen. Margolana ez zen enkargu baten ondorioa, artistaren beraren ekimen propioa baizik. Horrekin Géricaultek, oso gai polemikoaren bitartez, arrakasta eta bere ibilbideari bulkada handi bat ematea bilatzen ari zen.[1] Egia esateko gertaera hasierati erakarri zion eta margolana hasi baino lehen dokumentazio lan handia egin zuen: zirriborroak prestatu zituen, bizirik atera zire protagonisteei elkarrizketatu zituen, zehatz mehatz Alexandre Correard, Arts et Métiers erakundearen ingeniariari, eta Jean-Baptiste Savigny kirurgialariari. Méduse itsasontziko arotzetako bat bilatu zuen, bestetik, ezbeharretik onik irtendakoa berau, eta baltsaren eskalazko maketa eginarazi zion. Hiru pertsonaiok (Savigny, Corréard eta arotza) margoan ageri dira. Dokumentazio lan horrek ere hildakoen gorpuak ikusteko ospitaletara eraman zuen. Lehen erakustaldiatik margolana oso polemikoa izan zen; lehen aldiz Pariseko Saloian egin zen hori, 1819an, eta alderen eta aurkaren komentarioak Frantziatik harago zabaldu ziren. Hogeitamar urtekin Géricault mundu guztian ezagutzera eman zen. Artistaren heriotz goiztiarraren ondorioz, 32 urtekin, Louvreko Museoak erosi zuen lan hau.
Balorazioa
Nahiz eta Le Radeau de la Méduse historiarekin eta margolaritza historikoaren lotura zuzena izan zen, genero horrekin haustura bat suposatu izan zuen, batez ere Neoklasizismoak landutakoarekin. Haien neurrien eta orekaren aurrean, margolan hau dramatizmo gainezka dago egina. Haren eragina handia izan zen, bereziki Eugène Delacroix, J. M. W. Turner, Gustave Courbet eta Édouard Manet egileen lanetan.
Margolanaren azterketa
Margolanak simetria ez du gordetzen. Nahita bilatutako desordena ikusten da, gertaeraren errepresentazio zuzena izan zitekeena. Egitura piramidal bat ikus dezakegu bi planoen gainean: itsasoa eta zeruaren paisaia, batetik, balsa bestetik. Margolanak biltzen dituen datuak errealak dira: 15 itsasoan galduak Argus itsasontizak jaso zituen.
Almadiaren oinarrian desesperazioa da nagusia, hildakoekin sinbolizatuta. Goruntz, argirutz, itxaropena ikusten dugu oihalan mugitzen dituzten gizonengan sinbolizatuta. Zeruan, aldi berean, hodei beltzen artean, argi-ilunak ikus daitezkeen.
Orokorrean, eszena oso epikoa da eta hori protagonisten jarreretan ikusten da. Koloreak ez dira ugariak: beixetik beltzara, tarteko tonu guztiekin. Atmosfera horrek dramatismoa eta babesgabetasuna zabaltzen du.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.