Remove ads

Lardanburu, Nafarroako mendi bat da, Andimendin dagoena. Bere garaiera, 1183 metrokoa da. Bertan, San Adriani eskeinitako ermita bat dago.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Lardanburu
Datu orokorrak
Garaiera1.183 m
Motamendi
Geografia
Thumb
Koordenatuak42°49′17″N 1°57′43″W
MendikateaAndimendi
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaIturgoien
MendikatMendikat
LuberriLuberri
Itxi

Abiapuntuak

Lardanbururen tontorrera iristeko lehen abiapuntua, Obantzeako labar sakona da, Iturgoien eta Argiñano kontzejuen arteko banaketa lerro bezala funtzionatzen duena. Ibilbidea, Iturgoienen gorengo puntuan abiatzen da, non bide bat, eskuinetara, Trinidadeko ermitarantz abiatzen den. Lehen zati batean, bidea Andian barneratzen da labarraren ezkerreko magal maldatsutik. Handik bi kilometro ingurura, bidea, bi harkaitz handiren artean igarotzen da, eta aurretik aparkatu egin daiteke, lehen zati hau oinez egitea eragotzi nahi bada. Metro batzuk beranduago, gure eskumatara, oso leunki jaisten den eta ibar txiki baten zeharkatzea saihesten duen desbideraketa bat agertzen da. Bide honek, lehen aipaturiko San Adriango ermitara daroa, aurretik, larre edo lautada batetatik igaro eta labarrarekiko paraleloa den bidea mantenduz. Une horretatik aurrera, bidea, bidezidor bihurtzen da, landaretza trinkoago egiten da, eta labarra bera, estutzen hasten da. Handik gutxira, bidezidorrak, eskumataranzko alternatiba bat proposatzen du. Bide horretatik, laster jaisten da labarraren barrenera, Otsanzulo deritzonera, toki malkartsu bat, nora ia urik ez den jaisten eta eguzkiaren izpiak ia iristen ez diren. Bide horretatik egin beharreko ibilbidea, hasiera batean, posible da, baina pasabide estuetatik, azkenean, oso erraza ez den eskalatzea eskatzen dutenak.

Ibilbide lasaiago bat nahi izanez gero, jeitsierako bidezidor hori alde batera utzi eta pixkanaka ezkerrerantz igotzen hasi behar da, bidezidorrarekin jarraitzeko. Asmatu egin da honekin Iturxarrera heltzean, non iturriaren uren gainetik ibiltzen den. Igotako altuerarekin, iturbururantz itzuli eta bertatik jarraitu behar da, Iturgoien eta Argiñano kontzejuen arteko banaketa harresitxoa eskumatara utziz. Handik zati batetara, bidezidorrak, mendebalderantz bira egiten du, eta antzeko itxura eta maldako labar adar batean sartzen da. Eskumatara, Otsaurka altxatzen hasten da, eta bidezidorretik jarraitzen da eragozpen handirik gabe. Eskumatara baita, goraxeago, zerra ixten duen hesia agertzen da, eta laster aurkituko da bertan, aipaturiko hesiarekiko paraleloan igotzen dihoan bide batetara ematen duen pasabide bat, eta, berarekin, labarraren burura iristen saiatu behar da. Han dago Larrenganbela pasabidea, nondik zerraren barnealdera sartzen den, eta nondik, eskumatara desbideratuz, zailtasunik gabe, tontorrera iristen den, han eta hemen kareharrizko plantxak dituen lautada luze batean, gora-behera gutxirekin.

Beste aukera bat, Trinidadeko bideko lehen zatiaren ondoren, ezkerrean bide bat duen botatako borda handi batetarantz jarraitzea da. Ez da hartu behar, baizik eta, bidea pixkat jarraituz, eskumatarantz beste bat hartu behar dela, iparrekialderanzko norantzan, Tanturranditik jeisten den banaketa lerrora iristea ahalbidetzen duena. Hortik, lehenik iparralderantz eta ondoren mendebalderantz hartu behar da, bide argitik, eta borda multzo batetara iristen da, Larrenganbela pasabidearen inguruan, aurreko ibilbidearekin lotzen dena.

Remove ads

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.

Remove ads