From Wikipedia, the free encyclopedia
Larbi Ben M'hidi (arabieraz: محمد العربي بن مهيدي; El Kouahi, Ain M'lila, 1923– Aljer, 1957) Aljeriako nazionalismoaren liderra izan zen. Aljeriako Independentzia Gerran torturatua armada frantsesaren militarrek hil zuten.[1]
Larbi Ben M'hidi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aïn M'lila (en) , 1923 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Aljer, 1957ko martxoaren 4a (33/34 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: urkatzea |
Hiltzailea | Paul Aussaresses (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Xawia frantsesa arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta militarra |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Aljeriako Independentzia Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Alderdi politikoa | Aljeriako Herriaren Alderdia |
Biskrako Erregistro Zibilean lan egiten zuen, kontu eramaile gisa., . Ondoren, Konstantinan kokatu zen. Han Ulemen Elkartera hurbildu zen, bereziki Mubarak el-Milirengana. Ben M'Hidi Ferhat Abbasek sortutako Askatasunaren Lagunen Mugimenduan integratu zen eta 1945ko martxoaren batzarrean parte hartu zuen. 1945ko maiatzaren 8ko sarraskiek klandestinitatean jarraitzeko erabakia indartu zuen politikariarengan. Beste bi mugimenduekin lortu zen: Askatasun Demokratikoen Garaipenerako Mugimenduan eta Erakunde Berezian; azken horretan Ahmed Ben Bella, Aït Ahmed eta Mohamed Boudiaf aritu ziren ere bai.
Frantziako paraxutistek 1957ko otsailean harrapatu zuten. Une hartan Nazio Askatasunerako Frontearen ekintzak Aljerko Guduan behatzen ari zen. Frantziako zerbitzu sekretuek hil arte torturatu zuten. Bere "buruaz beste egitea" 1957ko martxoaren 6an iragarri zen. Aljeriako prefektuak zera adierazi zuen: Ben M'hidik bere ziegan bere buruaz beste egin du, haren alkandorarekin egindako soka batez zintzilikatuz.
2001an, Le Monde egunkarian, Paul Aussaressesek Larbi Ben M'Hidi eta Ali Boumendjel abokatua erahil izanak aitortu zuen. Gertaerak 1957ko martxoaren 3 eta 4an izan ziren. Bigeard jeneralak ere Ben M'Hidi heriotzaz damutu zen. Hil aurretik hitz hauek esan zituen: "Vous parlez de la France de Dunkerque à Tamanrasset, je vous prédis l'Algérie de Tamanrasset à Dunkerque. Vous voulez l'Algérie française et moi je vous annonce la France algérienne.".[2]
Larbi Ben M'Hidik Aljerreko kale bati bere izena eman dio. Oranen ere kale batek bere izena darama. Aljerian nazio-heroea da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.