Laranja-lore
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Laranja-lorea edota laranjondo-lorea hainbat lore zurik jasotzen duten izena da. Nagusiki, laranjondo edo limoiondoaren lorea da. Kultura herrikoian laronjondoaren lorearekin lotzen da, loreen artean bere edertasun, usain eta ezaugarriengatik preziatuenetakoa, usadioz erabilera terapeutikoak ere ematen zaizkio, gehienbat infusio lasaigarrien osagaia da. Laranja-loretik olio esentziala ere destilatzen da, laranja-lore olioa edo neroli delakoa.
Lore mota hau udaberrian laranjondo eta limoiondo lur sailetan agertzeaz gain, mediterraneo kostaldeko herri eta hiri askotako kale eta plazetan ere ikusgai izaten da, apainketa zuhaitz gisa erabilia baita, bere usain goxoa inguruan hedatuz. Espainia aldean, Andaluzia, Murtziako Erkidegoa eta Valentziako Erkidegoan oso zabaldua dago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.