From Wikipedia, the free encyclopedia
Howard Gardner (Scranton, Estatu Batuak,1943ko uztailaren 11) psikologoa, irakaslea eta ikertzailea da, bere bizitzako zati handia ikerketari ekin dio. Ezaguna da inguru zientifikoan gaitasun kognitiboen analisien inguruko bere ikerketa baita adimen anizkunaren teoria azaltzeagatik. Teoria hau eta hezkuntzaren hobekuntza globalan bere parte-hartzeagatik[1], 2011n Zientzia Sozialetako Asturiaseko Printzipearen Saria lortu zuen[2]. Teorilari bezala, ordura arte zegoen adimena, ikusmena giza adimena osotasunean azaltzen ez zuela pentsatu zuen baita adimen-kozientea pertsona batek izan edo garatu dezaken adimen desberdinak kontuan hartzen ez zuela.
Bere familia judua da eta Alemania nazitik Estatu Batuetara joan eta denbora gutxira, 1943an Scranton, Pensilvanian jaio zen. Gaztea zenetik irakurketa eta pianoaren kartsua zen. Ikasle bezala bere distiragatik nabarmendu zen eta Harvard Unibertsitatean onartua izan zen non garapenaren psikologiagatik interesatu zen Erik Erikson eta Jerome Brunerren eraginagtik. Harvard Unibertsitatean psikologiako doktoregoa lortu eta neuropsikologiaren eremuko ikerketa bukatu ostean, Gardnerrek hezkuntza eta psikologiako arloan izugarrizko laguntza eskaini zuen. Gardnerrek 80.hamarkadan jadanik aipatutako adimen anizkunaren teoria proposatu eta garatu zuen bere lan enpirikoan oinarrituta. Gaurkotasunean, Howard Gardner Harvard Unibertsitatean kognizio eta hezkuntza katedrako irakaslea da Hezkuntza esparruan ezaguna da adimen anizkunaren teoriagatik, honek dio pertsona bakoitzak zortzi adimen edo gaitasun kognitibo dituela (linguistikoa, logiko-matematikoa, espaziala, musikala, korporal eta zinestesikoa, intrapertsonala, interpertsonala eta naturalista). Bere ikerketak adingabe eta helduen gaitasun kognitiboen analisian zentratu dira, eta honetik aurrera, adimen anizkunaren teoria formulatu zuen (Frames of Mind, 1983). Harvard Unibertsitateko ikertzailea izan zen eta ikasketa urteen ostean, Estatu Batuetako eskolen hezkuntza sistema egoera konprometigarri baten jarri du. 1983an Frames of Mind: The Theory of Multiple Intelligences liburuan bere teoria azaldu zuen eta 1990an lehenengo estatubatuarra izan zen Louisville Unibertsitateko Grawemeyer Saria jaso zuena. Bertan, adimen bakarren existentzia kritikatu egiten du proba psikometrikoen bidez. Asturiaseko Printzipearen Fundazioko epaimahaia Gardner saritu zuen Zientzia Sozialen Asturiaseko Printzipe Sariagaz Espainian 2011ko maiatzaren 11n.
Gardnerrek gizakian adimen bakarra ez dela existitzen seinalatzen zuen eta indibiduo bakoitzaren potentzialak markatu egiten duten adimen dibertsitatea defendatzen zuen. Adimena ez da kantitate bat neurtu ahal dena zenbaki batekin adimen-kozientea den bezala, halabehar, pentsamenduak ordenatzeko eta honek ekintzekin koordinatzeko gaitasuna da. Adimena ez da bakarra, mota desberdin asko existitzen direlako. Bere sistema adimen aniztasuna inplementatzeko helburuagaz, XXI.mendean umeen gaitasunak piztera dedikatuta dago klima aktibo eta afektiboan. Adimen anizkunaren teoriak dioanaren araberan, pertsona bakoitzak zortzi adimen edo gaitasun kognitibo ditu. Adimen hauek batera funtzionatzen dute baina entitate erdiautonomoak bezala, pertsona bakoitzak adimen bat besteak baino garatuagoak ditu.[3]
Gardnerrek esaten du base biologiko zein kulturalak existitzen direla adimen anitzen barruan. Ikerketa neurobiologikoak erakutsi egiten dute ikasketa neuronen arteko konexio sinaptikoen aldaketen emaitza dela. Horretaz gain, kultura adimen desberdinen garapenan garrantzi handia dutela dio eta kultura ezberdinak adimen desberdinak era desberdinean baloratzen dute. Balore kulturala adimenekin erlazionatuta dauden ekintzen garapena burutzeko motibazio bezala balio du.
Bibliografia
Howard Gardnerrek zenbait liburu argitaratu zituen, haien artean, hurrengo hauek aurkitzen dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.