From Wikipedia, the free encyclopedia
La residencia (euskaraz Egoitza) 1969ko Narciso Ibáñez Serrador espainiar zinema zuzendariak zuzendutako supense eta beldurrezko film bat da. Lilli Palmer, Cristina Galbó, John Moulder-Brown, Mary Maude eta Cándida Losada aktoreek antzeztu zuten. Juan Tebarren kontakizun batean oinarritua dago eta Luis Peñafielek gidoia egokitu zuen, hain zuzen ere, azken hori Ibáñez Serrador berberaren idazle ezizena da.
La residencia | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1969 |
Izenburua | La residencia |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema eta Slasherra |
Iraupena | 98 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Narciso Ibáñez Serrador |
Gidoigilea(k) | Narciso Ibáñez Serrador |
Antzezlea(k) | |
Lilli Palmer John Moulder-Brown (en) Cristina Galbó Mary Maude (en) Víctor Israel Maribel Martín (en) Cándida Losada Luisa Sala (en) Tomas Blanco Simón Ramírez Fernández (en) Delia Luna (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alfonso González (en) |
Edizioa | Reginald Mills (en) Mercedes Alonso (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Ramiro Gómez (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Waldo de los Ríos |
Argazki-zuzendaria | Manuel Berenguer (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia |
Ingelesez filmatu zen.
Fourneur andrea (Lili Palmer) andereino gaztetxoentzako egoitza bateko zuzendaria da. Bere metodo zorrotzak ez dira ikasleen gogokoak: izan ere, ikasleetako hiru oraintxuki ihes egin dute, eta ez dago haien berririk. Teresa (Cristina Galbó) barnetegira iristean, laister arauak zein diren jabetu eta Irenek (Mary Maude) nesken gain ezarria duen kontrolaz jabetuko da, azken hau zuzendariaren ikasle gogokoa den neska gupidagabea da. Eraikinean Luis ere bizi da (John Moulder-Brown), zuzendariaren semea, mutil hau ezkutuan neskekin elkartzen da, bere amaren gehiegizko babes eta gonapetik ihesi. Gainera, Luisek neskak espiatzen ditu, bere amak erieta egin arren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.